%6,8 da Urola Erdiko langabezia indizea martxoa amaieran

2026-05-07
Industria

Urola Erdian, 2026ko martxoa amairen lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.142 herritar zenbatu dira langabezia egoeran.

Urola Erdian, 2026ko martxoa amairen lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.142 herritar zenbatu dira langabezia egoeran.

Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea martxoa amaieran %6,8an kokatu da abendua amaieran baino 2 hamarren baxuago. Martxoa amaieran, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %7,7 eta %9,5ekoak dira.

Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,2 eta %8,8 da gizonezko eta emakumezkoen indizea hurrenez hurren.

Urteko lehen hiruhilekoaren bilakaera adierazle ezberdinen arabera

Urtarrila eta Martxoa artean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak hauteman dira. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:

  • Urola Erdian, Abendua amaieran 13.111 afiliatu zenbatu dira, iaz hilabete berean baino 65 afiliatu gutxiago, %0,5eko jaitsiera. Aldiz, epe berean, Gipuzkoa eta EAEn %0,7 eta %1,0eko hazkundeak erregistratu dira.

Martxoa amaieran, afiliatuen %77,5 erregimen orokorrera bideratzen da. Aldiz, sektore ekonomikoei dagokionean, eskualdeko afiliatuen %40,9 industriara bideratzen da eta afiliatuen %48,7 zerbitzuen sektorera.

  • Kontratuen bilakaerari dagokionean 2026ko lehen hiru hilabeteetan 1.050 kontratu zenbatu dira Urola Erdian. Kontratuen %68,5 eta %25,3 zerbitzuen eta industriaren sektorera bideratu dira.
  • Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopuruak beheranzko joera hartu du azken hilabeteetan. Orain urtebete baino 7 expediente gutxiago zenbatu dira eskualdean, guztira 675.
  • Amaitzeko, eskualdean, martxoa amaieran indarrean 9 Enplegu Erregulazio Expediente (EEE) zenbatu dira guztira. Expediente hauek, guztira, 258 langileri eragiten die.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia