Estrategiaren zentzua sendotzen Iraurgi Berritzen sareko enpresa txikietan

2014-03-18

Martxoaren 18an, Iraurgi Berritzen elkarlan sareko kide diren 8 enpresa bildu ziren Intxausti Jauregian, eskuartean duten proiektu proposamen baten baitan eztabaidatu, inpresioak konpartitu eta dagozkion egokitzapenak egiteko.

Azken hilabeteotan, kudeaketa azterketak egin dira enpresa bakoitzean, eta honek, arlo honetan izan ditzakeen hobekuntza arloak antzemateko aukera eman du; hauen baitan definitu da proiektu proposamen konpartitua, eta era berean bakarkakoa, aurrera begira bere garapenerako konpromisoak lotuz.

Bertan, estrategia kontzeptuaren ikuspegi desberdinetaz eztabaidatu zen HOBEST-eko Alberto Etxeandia adituaren eskutik. Estrategia prozesu berri baten inguruko esperientzia aberasgarri bat ezagutzeko aukera ere izan zen SAKANA S.COOP. enpresako zuzendari den Xabier Goenagaren eskutik.

PARTEHARTZAILEAK: IKASI GROUP, SISTEMAS ESSELLE S.L., T. MECANICOS MURUA S.L., MECANIZADOS GURRUTXAGA S.L., EKINTZA LANTEGIA S.A, KIMU BAT, TALLERES ARRIETA S.A. eta ALBERDI MEKANIZATUAK S.L.

Proiektuaren aplikazioa

Horrela, prozesuarekin aurrera jarraitzea erabaki duten 5 edo 6 enpresek, proiektuaren aplikazioari ekingo diote datozen egunotan. Proiektuaren helburua, enpresa bakoitzak bere estraegia proiektua definitu eta martxan jartzea da nagusiki, estrategiaren zentzua prozesu partehartzaile bezala ulertuz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia