Iraurgi Berritzen Gipuzkoa Sareanen partehartzen beste eskualdeekin elkarlanean

2014-03-20

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurralde Garapeneko Zuzendaritzaren eskutik, lurralde garapenerako eredu berri baten eraikuntza prozesura gonbidatu ditu Gipuzkoako hamaika eskualdeetako ordezkariak.

Pasa den irailetik, Iraurgi Berritzen partehartzen ari da, Gipuzkoa Sarean proiektuaren baitan sustatu den Eskualde arteko Mahaian.

Proiektuaren helburua Gipuzkoan lurralde garapena modu berri batean egitea ahalbideratuko duen harremantze eredu berria (zubiak) eraikitzea da:

  1. Eskualdeetako, GFAko eta beste maila batzuetako arduradun politiko eta teknikoen elkarlanerako guneak sortzea.
  2. GFAko departamentu desberdinetan eskualdeekiko parte hartzaileagoa den lan egiteko modua garatzea.
  3. GFAko politiken eta eskualdeen erronken arteko alineamentua lortzea.
  4. Eskualdeetan harremantze eredu partehartzaileak bultzatzea.
  5. Eskualdeetan bisio eta pentsamendu estrategikoaren garapena bultzatzea.
  6. Gipuzkoa mailan diharduen zenbait erakunde eta eskualdeetako errealitateak gerturatzeaHelburu honekin, prozesu hauek sustatzeko beharrezkoak diren fazilitadoreen rola definitu da eta konpetentzien formakuntzarako saioak ere antolatu dira.

Ildo honetan, IB Ezagutza Sareko Teknikariak, abian jarri den Formakuntza Prozesuan partehartzen ari gara –hilero, herri desberdinetan antolatzen ari diren lan bileretan-. Bertan, eskualdeetako agentzietatik sustatzen ari den garapen eredua aztertu da eta eredu berri bat eraikitzeko beharrezko oinarriak planteatu dira: konpromiso politikoa, eskualdearen rekonozimendua, garapen agentzien rola berdefinitzea, eragileen arteko saretze prozesu eredu desberdinak, udal eta eskualde arteko erakundeen komunikazioa patroiak hobetzea…. Hurrengo pausoa eskualde bakoitzak helburu baten inguruan proiektu zehatz bat garatzea izango da lurralde garapen eredu honen baitan pausoak emateko.

Helburu honekin, prozesu hauek sustatzeko beharrezkoak diren fazilitadoreen rola definitu da eta konpetentzien formakuntzarako saioak ere antolatu dira. Azken lan saioa, pasa den martxoaren 31ean antolatu zen Azkoitiko Intsausti Jauregian, eskualde bakoitzeko bi teknikarik partehartu zutelarik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia