Eskualdeko Turismo Bulego berrirako (Loiolako Santutegia) hornidura eta instalakuntzaren esleipena burutu da

2015-05-20

Loiolako Santutegiaren aurrealdean kokatutako den Turismo Bulego erabilerarako aurrefabrikaturiko eraikin modular baten hornidura eta instalakuntza egiteko lanen esleipena burutu da.

Urola Erdiko Garapen Agentziak, Iraurgi Berritzenek burutu du esleipen prozesua, Iruñeako NUEVO SISTEMA MODULAR S.L. enpresak aurkeztu duen proiektua izan delarik baloratuena prozeduraren plegu teknikoetan zehazturiko baldintza eta irizpideetan oinarrituta.

Eraikin modular aurrefabrikatua, birziklagarria eta berriro erabilgarria da ala nahi edo behar izanez gero beste kokapen batean. Kalitate handiko materialez ekoiztua, efizientzia energetikoaren baitan eraikuntzarako kode teknikoko irizpideak betetzen ditu, eta biziraupen luzerako aurreikusita ekoiztuko da, Foru Aldundiaren baimena zehazten duen kontratuak 15 urtetan zehazten bai du eraikina bertan kokatzeko epea, ondoren luzatzeko aukera egongo delarik.

Loiolako Santutegitik eskualdeko udalerrietara turismo flujoak bideratzeko estrategian aurrerapauso kualitatiboa emateko helburuarekin eraikiko da Turismo Bulego berri hau kokaleku honetan. Iraurgi Berritzeneko gestio planaren baita aurreikusita, Eskualdeko Turismo eta zerbitzuen sektoreko enpresen eskura tresna berri bat jartzea nahi da beren negozien sustapenerako batetik, eta bestetik Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailarekin elkarlanean jarduera turistikoa sustatuaz tokiko garapen ekonomikoan parte hartzeko.

Turismo Bulego berriaren irekiera 2015 uztaila amaieran (San Inazio jaiak baino lehen, data finkatu gabe) dago aurreikusita, eta urte osoan zabalik eta zerbitzua martxan egongo da hemendik aurrera.

Proiektu hau Azkoiti eta Azpeitiko udalak Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo sailak finantzatuta burutu da.

{myFlickr}photoset_id=72157653077162906{/myFlickr}

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia