Eusko Jaurlaritza eta Sprik saltoki txikientzat aholkularitza teknologikoaren zerbitzua eskainiko dute, EUSKADIn merkataritza elektronikoa sustatzeko.
Aholkularitza teknologiko honek saltoki txikiei zuzendutako izaera PERTSONALIZATUA, NEUTRALA eta DOANEKOA izango du, honen jarduera merkataritza elektronikora eransteko helburuarekin. Aholkularitza hau gehienezko 5 jardunaldi presentzialetakoa izango da.
Azpeiti, Azkoiti edo Zestoako merkataria bazara eta programa honetan parte hartzeko interesa baduzu edo informazio gehiako eskuratu, zeure herriko merkatari elkartearekin jar zaitezke harremanetan:
- Azpetian: Bertan bertan.azpeitia@gmail.com 943 02 56 73
- Azkoitian: Herrixen herrixen@hotmail.com 608 31 30 24
- Zestoan: ugarte.x@wanadoo.es 620 676 191
Informazio gehiago ondorengo Programan.