Abian da BERRIZ ENPRESA Programa

2015-11-09

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberak BERRIZ ENPRESA Programa jarri dute abian. Programa honen helburua enpresen jarraipena erraztea da Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan.

BERRIZ ENPRESAK laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die bakoitzaren premiak kontuan hartuta.

Beraz, zure negozioa eskualdatu nahi baduzu edo beste negozio bat erosteko interesa izanez gero, BERRIZ ENPRESAK babesa emango dizu.

Programa honen inguruan Jardunaldi bat izango da Azaroaren 16an, arratsaldeko 15:00etan, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Bertan parte hartzeko interesa baduzu, baieztapena eskatzen da telefonoz 943 000 285 telefono zenbakira deituaz. Edo posta elektroniko bat aelzaurdi@camaragipuzkoa.com helbide elektronikora bidaliaz.

Informazio gehiago ondorengo Programan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia