Adimen emozionala salmenten zerbitzura altzari-sektorean

2015-11-09

Azpeitiko altzari-sektorearen lantaldeak, Iraurgi Berritzenekin eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, lehendabiziko jarduketa martxan jarri du: salmenta eta emozioei buruzko prestakuntza espezifikoa.

Ikastaroa Azpeitiko altzari-sektoreko establezimendu guztiei zuzendua izan da. Helburu nagusia gaitasun eta trebetasun sozioekonomikoak eta jarrera proaktiboa lantzea izan da, hau da, salmenta-prozesuan gakoak diren urratsak.

Landu den edukia ondorengoa da eta altzariaren sektorera bideratu da:

  • Zer da adimen emozionala? Emozioen mundua eta adimen emozionala. Kontzientzia.
  • Salmenta arloko profesionalen trebetasun sozioemozionalen garapena: komunikatzeko trebetasunak, trebetasun asertiboak, entzute-aktiboa, galderak.
  • Salmenta, saltzeko prozesua altzariaren sektoreko salmenta-prozesuan.

Ikastaro hau Azaroaren 2tik 6ra antolatu da arratsaldeko 14:00tatik 16:20ra Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, bertan Azpeitiko altzari sektoreko hainbat establezimenduk parte hartu dutelarik.

Enpresa partehartzaileak: Oiarbide Altzariak, Bide Sukaldeak, Kibuc Gure Ametsa, Abea Altzariak, Ideeform, Muebles Hogar eta Bijota Altzariak.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia