Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Txertatu Merkatuan proiektua prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzentzen zaie programa hau.
Txertatu Merkatuan programak 500 gazte baino gehiagori eskainiko die benetako lan-esperientzietan parte hartzeko aukera bideratutako gizarte- eta lan-aktibazioko ekintza eta programetan parte hartuz. Onuradunen erdia baino gehiago emakumeak izango dira (zehazki, % 52), kolektibo bereziki kaltebera delako.
Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.
Txertatu Merkatuan programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du eta honako bi fase hauetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu.
EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea
Egokitu izeneko fasea gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du, pertsonak egunero egiten dituen jardueren identifikazioaren bidez (esaterako, skateak tuneatzea, lonjaren alokairuak ordaintzea, tresneria Internet bidez saltzea, estetika-lan partikularrak eta abar) lan-profil bat eraikitzea ahalbidetzeko.
Horretarako, metodologia berritzailea erabiliko da. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.
TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa
Parte-hartzaile bakoitzaren egoera partikularrera eta enplegagarritasun-mailara egokitzen diren hiru ekintza mota eskaintzen ditu Trebatu faseak. Egokitu fasean parte hartzen duten gazte guztiek honako ekintza hauetakoren batean esku hartuko dute:
- Tailer erdi produktiboak: Oinarrizko gaitasun profesionalak (pertsonalak eta gizarte-, harreman- eta antolaketa-arlokoak) ez dituzten gazteei zuzenduak.
- Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak: Gazteei zuzendutako tailerrak dira prestakuntza prozesuetan sartzeko zailtasunak dituztenak, baina ikasteko prest daudenak.
- Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak: LH1 amaitu duten edo amaitu gabe utzi duten gazte langabetuei zuzendua. Aurrekoek baino prestakuntza-maila altuagoa dutenak, eta oinarrizko gaitasun profesionak.
Proiektu hau Urola Erdian Udazkenean martxan jartzea aurreikusten dugula jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.
Informazio gehiagorako sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi edo 943 85 11 00 telefonora deitu dezakezu Sandra Fernandez-engatik galdetuz.