Iraurgi Berritzenek ekaina eta uztailerako hainbat ikastaro antolatu ditu lana bilatzen ari diren pertsonentzat

2016-06-15

Ekainean “Lan-bilaketan planifikazioa eta antolaketa” izenpean bi ikastaro egingo dira. Lehenbizikoa, ekainaren 17an (ostirala) izango da goizeko 10:00tan Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren Solairuan. Bestea berriz, ekainaren 23an, (osteguna) arratsaldeko 15:00tan Azkoitiko Enplegu Zentroan, Bizenta Mogel 6 helbidean.

Lan bila ari den pertsonarentzat, funtsezkoa da denbora ondo kudeatu eta antolatzea. Hau dela eta, jarduera honen bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko du, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.

Uztailerako, berriz, “IKT eta Lan-bilaketa” lemapean beste bi ikastaro antolatu dira. Bata, uztailaren 1ean (ostirala) izango da goizeko 10:00tan Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren Solairuan. Bestea berriz, uztailaren 7an, (osteguna) goizeko 10:00tan Azkoitiko Enplegu Zentroan, Bizenta Mogel 6 helbidean.

Ikastaro honetan Enplegu-bilaketako tresnak eta enplegu-atarietan izena emateko modua ezagutzeko aukera izango da.

Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu eta Maialen Ituarte-rengatik galdetu. Ikastaroa erderaz izango da, 3 orduko iraupena izango du eta presentziala izango da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia