Etorkizuneko ekintzaileak izango diren ikasleak sentsibilizatzen

2020-01-15

Ekintzailetza eta Hezkuntza arloen baitan, 2019-2020ko ikasturteko lan saioei hasiera eman zaie UROLA ikastetxean.

Aurtengoan, Bigarren Batxillergoko ikasleak izan dira hartzaileak. Bertan, ikasleak enpresa sorrerako prozedurako erronkaren baitan, tramiteak, diru laguntzak eta finantziazio iturrien inguruko informazioa eta gakoak jaso dituzte, Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arlotik.

Saioa bitan banatu da, batetik oinarrizko kontzeptuak landu dira eta bestetik saioaren bigarren zatian, joko bidezko lehian aritu dira.

Otsailean izango da bigarren lan saioa. Bertan, eskualdeko ekintzaileak beraien esperientzia partekatuko dute ikasleekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia