Iraurgi Berritzenek urtean zehar lan bila dabiltzan pertsonantzat hainbat tailer antolatu ditu

2020-12-10

Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza arloak, Lanbide Euskal-Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean 18 tailer antolatu eta eman ditu.

Ikastaro hauetako bakoitzak 3 orduko iraupena izan du eta hauen helburua lana bilatzeko dauden teknikak eta erreminta ezberdinak ezagutzea da. Horretarako jarraian agertzen diren gaiak lantzen dira: Hala nola, Lana bilatzeko iturriak, lan-bilaketa planifikatu eta antolatzeko moduak, gaitasun-elkarrizketak, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak, norberaren ezagupenak aztertzeko ikastaroak, etab.

Tailer hauetan ere 2. Mailako Ziurtagiri Profesionalak lortzeko beharrezkoa den DBH ikasketak ez zituzten pertsonentzat sarrera-frogei buruzko gaitasunak landu dira.

Guztira 70 pertsonek hartu dute parte, hauetatik 48 emakume izan dira eta 22 gizonezko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia