2020 Formakuntza Duala: Digitalizazioa Urola Erdiko sektore turistikoan

2020-12-16

Iraurgi Berritzen eta Deustoko Unibertsitateak formakuntza dualerako hitzartua duten lankidetza akordioaren baitan, 2020ko proiektuaren defentsa saioa burutu zen Abenduak 17an Deustoko Unibertsitatearen Donostiako kanpusean.

Digitalizazioa Urola Erdiko sektore turistikoan gaitzat hartuta, arlo honetan Urola Erdiako turismo sektoreak dituen gabeziak identifikatzera bideratuta egindako lana aurkeztu eta defendatu du Iker Elustondo Turismo Graduko 4. Mailako ikasleak.

Formakuntza Dualeko ibilbide honetan tutore izan duen Jesus Mujika Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko koordinatzailea eta Basagaitz Gereño, proiektuaren zuzendari eta era berean Deustoko Unibertsitateko Turismo graduko zuzendariaren aurrean egin du lanaren defentsa.

COVID-19ak Turismoaren sektorean azken bost urteotan ematen ari zen eraldaketa digitala azeleratu besterik ez du egin. Bezeroen behar eta kontsumo tendentzien aldaketen abiada handitu du eta beraz enpresek beraien erantzuteko ahalmena egokitu behar izan dute.

Ibilbide dualeko erronka honetan Urola Erdiako enpresa turistikoek digitalizazioaren eremuan dituzten gabeziak detektatu dira, eta berauek bete ahal izateko ekintza plan baten oinarriak ezarri, beti ere eraldaketa digital honetan aurrera egiten laguntzeko helburuarekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia