Ikasleengan ekintzailetza kultura sustatzen

2020-12-16

Beste urte batez Ikasberri ikastetxean izan ziren Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza Arloko teknikariak Izan ekintzaile! proiektuarekin. Atzoko saioan, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoa ezagutzeaz gain, ekintzailetasunari gerturapen bat egin zioten. Ekintzaileen ibilbidea, ideien jatorriaren nondik norakoak eta sustatzaileek eskualdean uzten duten inpaktu sozioekonomikoaren inguruan aritu ziren.

Izan ekintzaile! Hezkuntzako proiektuak, ikasleengan ekintzailetasuna sustatu eta eskualdeko ekintzaileei ikusgarritasuna ematea du xede.

Proiektuak duen beste ildoetako bat eskualdeko ekintzaileak balorean jartzea da, eta horretarako hurrengo saioan ekintzaileak ikasgelara gerturatuko dira ikasleek beraien esperientziak gertutik ezagutu ditzaten.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia