Eskualdeko enpresak langabetuei zuzenduriko oinarrizko konpetentzien ikastaroan hartu dute parte

2020-12-16

Abenduan amaituko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin programaren dirulaguntzarekin sustatutako “Urola Erdian ElkarEkinez Lanean” programaren baitan antolatutako “Oinarrizko Konpetentziak”(CP0) ikastaroa. Laneratze-gizarteratzeko prestakuntza honi irailean eman zitzaion hasiera eta bertan matematikako eta gaztelaniako gaitasunak landu dituzte.

Funtsean, ikastaro honen helburua hauxe izan da: Lanbideko 2. mailako edozein espezialitateetako Ziurtagiri Profesionalen ikastaroa egin ahal izateko beharrezkoak diren oinarrizko konpetentziak eskuratzea.

Ikastaroan zehar ikasleek MUGAT elkartearen eta SARRALLE enpresaren bisita jaso dute. Izandako bisita hauen helburua enpresak eskaintzen duen zerbitzua azaltzeaz gain kontratatzeko garaian kontuan hartzen dituzten ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak ezagutaraztea izan da.

Guztira 12 pertsonek hartu dute parte: 7 gizonezko eta 5 emakumek.

Iraurgi Berritzenek sustatu eta Zabaltzen Sartuk dinamizatutako ikastaro honek balorazio oso positiboa jaso du bai antolatzaile eta baita parte hartzaileen aldetik ere.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia