Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, azaroaren 16an jarri zen martxan Hazilan programaren 7. edizioa 15 partehartzaileekin. Horietatik, laurek lana topatu dute bitarte honetan.
Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da eta azarotik abendura “Aktibatu” deritzana gauzatu dute. Urtarrilean zehar, taldeak Excel, oposaketak eta test psikoteknikoen prestakuntza jasotzeko aukera izan du. Lehenengo fasea amaitu ondoren, parte-hartzaileek 200 orduko lan-praktikak egingo dituzte inguruko enpresetan.
Iazko Hazilan proiektuan parte hartu zuten 12 partehartzaileetatik, 8 lanean daude. Programari esker egindako praktiken ondoren, 2 pertsonek enpresan bertan kontratua lortu zuten. Hazilan Express programan, berriz, 13 pertsonek hartu zuten parte eta hauetatik 7k proiektua amaitu ondoren lana lortu dute edo prestakuntza jasotzen ari dira.
Hazilan programaren helburua da enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.
Programaren informazio gehiagorako www.hazilan.eus web orrian sartuz edota Iraurgi Berritzeneko 943851100 telefonoan Sandra Fernandez-engatik galdetuz.