Euskalit-en kanpo Kontrastea eskatzeko aukera kudeaketa ikuspegitik, Iraurgi Berritzenen laguntzarekin

2021-05-04

Urola Erdiko enpresek aukera izango dute Euskalit-ek bideratutako Kanpo kontrastea eskatzeko edo eguneratzeko, Iraurgi Berritzenen laguntzarekin. Kontraste hori erakundeko zuzendaritza taldearen eta kudeaketa gaietan adituak diren Euskalit-eko Ebaluazio klubeko kideen arteko goiz bateko hausnarketa da, enpresaren zalantzak argitzeko eta kudeaketa sistema hobetzen laguntzeko.

Kanpo Kontrastearen helburua, hain zuzen, honakoa da: erakundeari bere Kudeaketan hausnartzen laguntzea, gauzak nola egiten dituen, zein emaitza lortu dituen eta etorkizunean zer lortu nahi duen aztertzeko.

Gaur egungo osasun egoera tarteko, kontrasteak online moduan egingo dira. Maiatzaren 31an amatuko da eskaerak aurkezteko epea.

Informazio gehiago: https://www.euskalit.net/eu/diagnostikoak-ebaluazioa/kanpo-kontrastea-zure-lehiakortasuna-hobetzen.html

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia