IRAURGI BERRITZENek, ZIUR-ekin (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) elkarlanean Zibersegurtasuneko Gosariak: IKASIZ 4.0 antolatzen jarraitzen du 2021urtean zehar.
Urteko lehen sesioa Martxoak 3an izan ondoren, Zibersegurtasuneko Gosarietan lantzen jarraituko diren gaiak, honakoak izango dira:
- 2021- Ekainak 1 eta 2 : ZIUR-en laborategira bisita.
- 2021- Udazkena: “Sareen segmentazioa”.
- 2021- Udazkena: “Besteak: CISOS, CAPACITACIÓN, CESO, IOT CLOUD SOC OT, …”
Datorren ekainak 1 eta 2an ZIUR-en egoitzan ospatuko den jardunaldi honetan Gipuzkoako industriak zibersegurtasun arloan duen gaur egungo egoera aztertzeaz gain, industria inguruneetan eman ohi diren ohiko eraso bat simulatuko da. Bestalde, eraso ezberdinengandik babesteko neurriak izango dira hizpide.
Bisita hau eskualdeko enpresei zuzentzen da, eta konkretuki, gai honetan interesa duten enpresetako Kudeatzaile, IT Zuzendari edo Produkzio Zuzendariei.
Jarraian dagoen estekan klik eginez edo bbeobide@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatziz izena eman daiteke. Behin izena eman dutenen interesak jasota, Iraurgi Berritzenen lan taldea pertsona hauekin harremanetan jarriko da beraien partehartzea baieztatzeko. Era berean, jardunaldian landuko den simulazioa partehartzaileen ezaugarrietara egokitzeko saiakera egingo da.