Urola Erdiko Industriaren egoeraren azterketa 2021.urtean

2021-05-27

Urola Erdiko industria ehunak 2021.urtean duen egoera orokorraren azterketa egin du Iraurgi Berritzen-ek, epe motz eta ertainera eskualdeko enpresek izango dituzten beharrak hautemateko. Hain zuzen, Martxoak 25 eta Maiatzak 6a bitartean, industriaren egoera azterketa bat burutu du, eskualdeko 172 enpresa industrialei luzatutako galdeketa berezi baten bidez analisia eginez.

Enpresen aldetik jasotako erantzunen kopuruak, industriak eskualdean sortzen duen enpleguaren %61 inguru osatzen du, beraz industriak sortzen duen enpleguaren bi heren izanik, emaitza hauek esanguratsuak direla adierazi daiteke.

Ondorengo parrafoetan azterketaren datu esanguratsuenak azpimarratuko dira.

Enpresaren orain arteko 2020.urteko egoera edota eraginari dagokionez,

  • Fakturazioari erreparatuz, honakoak dira erantzun duten enpresen ondorioak: %47an fakturazioa %0 eta %20 bitartean jaitsi da, %24an fakturazioa %21 eta %50 bitartean jaitsi da, %2an fakturazioa %50 eta %75 bitartean jaitsi da, %11n fakturazioa mantendu egin da, %14an fakturazioa %0 eta %20 bitartean igo da, eta %2an fakturazioa %21 eta %50 bitartean igo da. Jaitsieraren arrazoi nagusia (%60) bezeroen onarpenetan egon den geldiunea edo moteltzea izan da; eta igoeraren arrazoi nagusia (%52) egungo bezeroen jarduera igotzeagatik.
  • Enplegu eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak (ABEEE)%36ak 2020an ABEEE aplikatu zuen, baina dagoeneko ez dago indarrean; %15ak 2020an ABEEE aplikatu zuen, eta oraindik indarrean dago; eta %49ak 2020an ez zuen ABEEErik aplikatu. Enpleguari dagokionez, berriz, %16ak 2020 amaieran, hasieran baino enplegatu gutxiago zituen; %18ak 2020 amaieran, hasieran baino enplegatu gehigago zituen; eta %66ak 2020 amaieran, ez zuen nabarmentzeko aldaketarik izan.

2021.urteari begira, enpresen aurreikuspenei dagokienez,

  • Fakturazioan: %15ak fakturazioa %0 eta %20 bitartean jaistea aurreikusten du, %5ak fakturazioa %21 eta %50 bitartean jaistea aurreikusten du, %20ak fakturazioa mantentzea aurreikusten du, %42ak fakturazioa %0 eta %20 bitartean haztea aurreikusten du, eta %18ak fakturazioa %21 eta %50 bitartean haztea aurreikusten du.
  • Enplegu eta ABEEEak: %20ak 2020an ABEEE aplikatu zuen eta indarrean dago, edo 2021an aplikau du; %9ak oraindik ez du ABEEE aplikatu, baina arriskua ikusten du; eta %71ak ez du aurreikusten 2021ean ez zuen ABEEE aplikatzea. Enpleguari dagokionez, berriz, %60ak enplegua mantentzea aurreikusten du, %36ak enplegua handitzea aurreikusten du, eta %4ak enplegua gutxitzea aurreikusten du.

Beraz, bai fakturazioaren eta baita enpleguaren ikuspuntutik ere, mantentze edo igoerako joera nabarmendu daiteke 2021.urtean.

Enpresek 2021.urterako ezarri dituzten lehentasunen kasuan, berriz, 26 enpresek komertzial-salmenta arloari eman diote garrantzia edo lehentasun handiena; eta joera diren ekimenei erreparatuz, 35 enpresek Trantsizio digitala, 8 enpresek Ekonomia Zirkularra eta Jasangarritasuna, eta 7 enpresek Trantsizio Energetikoa bultzatu nahi dutela diote.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia