Iraurgi Berritzenek, GFA eta eskualdetako beste Garapen Agentziekin elkarlanean lankidetza hitzarmena sinatu du Gobernantza Irekia eta Lankidetzazkoa bultzatzeko helburuz

2021-06-22

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdetako hamaika Garapen Agentziek, horien artean Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia, Iraurgi Berritzen, duela 12 urtetik duten lankidetza-hitzarmena berritu dute gaur. Akordio hau Etorkizuna Eraikizen parte den Lurralde Garapenerako Laborategiaren sostengu nagusia da. Laborategi horren bidez, Etorkizuna Eraikizek sustatzen duen gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua lurralde osora zabaltzeko lan egiten da. Azken lau urteetan soilik, eredu hori 200 proiektu baino gehiagotan aplikatu da, 4.0 industrian edo Elkar-EKIN Lanean proiektuko gizarteratze-sareetan, besteak beste.

Ekitaldian parte hartu dute; Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatuak; Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak.

Garapen agentzian aldetik, bertan izan dira; Iraurgi Berritzenetik, Javier Zubizarreta presidentea eta Begoña Beobide zuzendaria; Beterri-Buruntza Udalak agentziako lehendakari den Maria Jose Izagirre eta zuzendari den NereaYurrebaso; Bidasoa Bizirik-Bidasoa Activa ordezkatzen, Miguel Angel Paez zuzendaria eta Eva Fernandez zuzendaria izan dira; Debagoienako Mankomunitatetik Maite Anton presidentea; Debegasatik, Gilen Garcia presidentean; Donostiako Sustapena Elkartetik, Eneko Goia presidentea eta Iñigo Olaizola zuzendaria; Goiekitik, Aitor Aldasoro presidentean eta Iker Galparsoro zuzendaria; Oarsoaldeatik, Aizpea Otaegi presidentea eta Fernando Nebreda zuzendaria; Tolosaldea Garatzenetik, Iker Urruzola presidentean eta Jose Luis Urdangarin zuzendaria; Uggasatik, Jon Luqui presidentea eta Itziar Salaberria zuzendaria; eta, azkenik, Urola Kostako Udal Elkartetik, Lourdes Salsamendi presidentea eta Idoia Odriozola zuzendaria.

Ekitaldian, Gipuzkoako Garapen Agentziak lurralde garapenaren alde egiten ari diren lana goraipatu da, udalek sortutako erakunde hauek eskualdeen garapenean duten berebiziko garrantzia azpimarratuz. Ezinbestekotzat jo da baita ere, elkarlana bultzatzea eta indarrak batzea, honela estrategia bateratuak garatzeko, Gipuzkoa lurralde lehiakorragoa, kohesionatuagoa eta aurreratuagoa izan dadin.

200 proiektu baino gehiago

Hitzarmen hau oinarri hartuta, Etorkizuna Eraikizko Lurralde Garapenerako Laborategia izan da gobernantza irekiaren eta lankidetzaren eredua finkatu, garatu eta lurraldera hedatzeko erreminta. Lurralde eta eskualde mailen arteko lankidetzari esker, hainbat arlotan politikak sortu ahal izan dira, hala nola ekonomian eta gizarteratzean.
Lankidetza horren ondorioz, azken lau urteetan gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua Aldundiak eta Garapen Agentziek gauzatutako 200 proiektu baino gehiagotara hedatu da, sustapen ekonomikoaren edo 4.0 industriaren esparruetan, besteak beste. Bloke honetan daude, halaber, Elkar-EKIN Lanean ekimenak bultzatzen dituen eskualdeko enplegagarritasun sareak.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia