Ekintzailetza soziala; enpresa berriak sortzeko formula

2021-09-16

Gero eta konplexuago den merkatu honetan, gizarteko beharrei erantzungo dieten enpresak sortzea ez da erronka erraza. Ekintzaileek gaitasun multidisziplinarrez janzteaz gain, formula desberdinak aztertu behar izaten dituzte merkatura atera eta bizirauteko.

Egite horretan, gero eta gehiago dira ekintzailetza soziala oinarri hartuta, gaitasun eta formakuntza desberdinak dituzten ekintzaileak batu eta jarduera ekonomiko berriak sortzen dituzten sustatzaile taldeak. Horretarako, kooperatiba edo lan-sozietatearen nortasun juridikoa hautatuz.

Enpresa berria sortzeko ibilbide horretan, sustatzaileek beraien ideia egitasmo bihurtzeko azterketa prozesu batean murgiltzen dira, behin merkatura irtendakoan arriskua ahalik eta baxuena izan dadin. Prozesuan bidelagun izateko, Iraurgi Berritzenek Lanzituz programa du. Alde batetik, ideiatik enpresa sortu arteko ibilbidean eman beharreko pauso eta gaitasunak bereganatzeko formakuntza eskaintzen du eta bestetik, kolektiboan ekitea nahi duten taldeei aholkularitza zerbitzua eskaintzen die.

Europar programa hau, ekonomia sozialean aktiboki eragiten ari den ASLE, Lan sozietateen elkartearekin elkarlanean darama Iraurgi Berritzenek aurrera. Formakuntzak urtean zehar antolatzen joaten dira eta aholkularitza pertsonalizatua urte osoan zehar egoten da irekita.

Ezaugarriak_Ekintzailetza_sozialapng.png

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia