Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak, Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkartea eta Bertan, Azpeitiko Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, ekainaren 17tik 23ra elkarlanean egingo den kanpaina zirraragarria iragartzera gatoz. “Tokiko merkataritzan erosteak, irabazle egiten zaitu” lelopean, ekimen honen helburua, gure eskualdeko tokiko negozioak sustatzea eta babestea da.
Kanpainak irauten duen astean zehar, parte hartzen duten Azkoitiko eta Azpeitiko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek arraspa-txartelak jasoko dituzte eta aukera izango dute sari bikainak irabazteko. 500 €-ko sari bat eta 100 €-ko bost sari banatuko dira.
Kanpainaren xehetasunak:
-
- Datak: Ekainaren 17tik 23ra.
- Leloa: “Tokiko merkataritzan erosteak irabazle egiten zaitu”.
- Sariak: 500 €-ko sari bat eta 100 €-ko 5 sari.
- Parte-hartzaileak: Azkoitiko eta Azpeitiko tokiko dendak.
Kanpaina honen helburua tokiko saltokietan erosketak sustatzea da. Tokiko merkataritzan erostea aukeratzean, bezeroek kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskuratzeaz gain, gure tokiko ekonomiaren hazkundean eta jasangarritasunean ere laguntzen dute.
Nola parte hartu:
-
-
- Egin erosketa bat Azkoitiko eta Azpeitiko edozein saltokitan kanpainaren egunetan.
- Jaso arraspa-txartel bat eta irabazi zure erosketagatik.
- Urratu txartela eta jakin sarietako bat irabazi duzun.
-
Gure eskualdeko kontsumitzaile eta bisitari guztiak gonbidatzen ditugu ekimen honekin bat egitera eta erosketa esperientzia atsegin eta dibertigarri batez gozatzera.
Babestu gure tokiko saltokiak eta irabazi sariak!