Langabezian dauden eta erdi mailako zein goi mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzentzen da, eta lanean hasteko aukera bat izan daiteke.
Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, irailaren 30ean Hazilan + programa martxan jarriko da, fase ezberdinetan garatzen delarik:
- Aktibatu: Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
- Prestakuntza transbersala: Marka pertsonala.
- Kokatu: 200 orduko praktikak eskualdeko empresa batean.
Hazilan programaren helburua enpleagarritasuna hobetzea da eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.
Programaren informazio gehiagorako, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailean edo 688 873 589 telefonoan (Sandra).