Eskualdeko enpresak ingurumenaren lege esparrua ezagutuz

2024-09-12
Enpresa

Gaur ospatu da on line formatuan, 09:00tatik 11:00etara bitartean, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo bosgarren jardunaldia “Ingurumenaren lege esparrua” gai hartuta.

Bertan parte hartu dute eskualdeko hainbat industria enpresetako zein erakunde publiko ezberdinetako ordezkariek. Webinar honetan ingurumen-lege esparrua eta industria –jardueren legezko betebehar nagusiak ezagutu ahal izan dituzte, haien ezaugarrien arabera.

Honetaz gain, partehartzaileek, hondakinen, ontzien eta ontzien ondakinen, kutsadura atmosferikoaren edota isurketen inguruan egun indarrean dauden legeen inguruko informazioa jaso ahal izan dute besteak beste, eta baita dituzten zalantzak argitu ere.

2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzenduta eskainiko den azken webinarra urriaren 10ean ospatuko da “Atzerritartasuna” gaiaren inguruan. Bertan parte hartzeko interesa duten enpresek ondorengo inprimaki honen bitartez eman beharko dute izena.

Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da gaurkoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta dago.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia