Gazteak eta errealitate sozioekonomikoa, eskualdeko eragileentzako talentua erakartzeko aukera paregabea, GEROLAN proiektua

2024-09-20
Gerolan Hezkuntza
5 ikastetxek, 30 eragile inguruk eta 350 ikasletik gora hartzen dute parte proiektuan.

Ikasleen orientazio akademiko eta profesionala indartzea izango dute helburu eskualdeko 5 ikastetxeetako orientatzaileen taldearekin lankidetzan gauzatuko diren ekintzek.

Gaur, irailak 19, osteguna, Hezkuntza Arloko teknikariak eskualdeko 5 ikastetxeetako Orientatzaileekin bildu dira, GEROLAN-ORIENTAZIOA proiektuaren baitan. Proiektu honek ikasleen orientazio akademikoa eta profesionala indartzea du xede eta ikasturtean zehar gauzatzen diren ekintzak ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean adosten dira.

Ikasturte berrira begira, ikastetxeen orientazio planak indartzen jarraitzeko ekintzak zehaztu dira, eta baita aurreko ikasturtean identifikatutako hobekuntza-lerro nagusiak adostu ere.

Proiektuaren lehen fasea urrian bertan jarriko da abian, eta ondorengo hilabeteetan joango dira garatzen gainontzeko urratsak ere. Horien artean daude hausnarketa saioak ikasleekin, beren interesen identifikazioa, edo bisiten antolaketa eskualdeko eragileetara. Aurreko ikasturtean bezala, GEROLAN egitasmoa Batxiler 2. mailan zein DBH4n landuko da.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia