Eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren, belaunaldi-erreleboaren eta enpresaren tamaina hazkundearen erronkei buruzko topaketa izango da.
Aurtegoan ere bueltan da, Gipuzkoako Industriaren Topaketa (Rethink Industry aurreko edizioetan). Datorren urriaren 30, asteazkenean izango da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian, goizeko 09:00etatik 13:30etara bitartean. Ate irekiera eta akreditazioa 8:15etik aurrera egingo da, eta jardunaldiaren ostean luntxa eskainiko da. Ekitaldi honetan, lurraldeko enpresek dituzten erronkak partekatuko dituzte, eta erronka horiei arrakastaz heltzen ari direnen esperientziak entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren enpresek, Gipuzkoan industria lehiakorra sustatzea lortuz.
Nazioarteko ikustegia eskainiko duten inspiraziozko bi hitzaldiez gain, lau mahai-inguru izango dira eraldaketa digitalari aurre egiteko moduari buruz, ekonomia berdeari buruz, ETEen hazkundearen erronkari buruz, eta jarraitasunari eta belaunaldi-erreleboari buruz, besteak beste. Urola Erdiko enpresei dagokienez, Ekintza Mekanizatuak, Domusa eta Bieleko ordezkariek eraldaketa digitala & zibersegurtasuna, trantsizio energetikoa eta enpresa hazkundearen inguruan izandako esperientziak aurkeztuko dituzte.
Programa honen bidez, enpresa batzuk erronka horiei nola aurre egiten ari diren zuzenean ezagutzeak aukera emango die antzeko premiak dituzten beste batzuei azkarrago aurrera egiteko. Ez da teoria; esperientzia da, lurraldeko ETEen eskura dagoena.
Jardunaldi honen inguruko informazioa gehiago nahi izanez gero edota bertan parte hartzeko interesa izanez gero, egin klik ondorengo estekan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kongresua/industria