“Komunikazio estrategiak ikastetxeetan” lelopean
IKASIZ proiektuaren markoan eskualdeko 5 ikastetxeetako zuzendaritza taldeak hartzen du parte, eta ikastetxe hauek azaleratutako behar amankomunen arabera, gai ezberdinak jorratzen dira urtez urte, kapazitazioa eta kudeaketa gaitasunak landu eta esperientzia eta praktika onak elkarbanatzeko.
Ikastetxeetako komunikazio estrategiak lantzea da aurtengo IKASIZ proiektuaren helburua, Nerea Urcola aholkulariaren gidaritzapean.
Gaurko lan saioan, eskualdeko bost ikastetxeetako zuzendaritza taldeak, beraien behar zein zalantzen inguruan hausnartu, eta bakoitzaren errealitatetik esperientziak partekatzeko aukera izan dute. Prozesuan zehar, eskualdeko ikastetxeen komunikazio estrategia ikuspegitik, hobetzeko ekintza zehatzak identifikatu nahi dira.