Beste urte batez jarraian, Ekintzailetza Sarien VII. Edizioa ospatu da gaur. Izarraitz Lanbide Heziketak, Urrats Bat programaren baitan sustatutako eta Iraurgi Berritzenek babestutako ekimena da hain zuzen.
Lehiaketa honen bidez, erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako ikasleek eskualdearen beharrei eta erronkei erantzuten dieten negozio-ideiak garatzeko aukera izan dute.
Helburua da ikasleek aurrez identifikatutako behar batetik abiatuta negozio-ideia bat garatzea eta haren bideragarritasuna aztertzea. Aurkeztutako proiektuak Izarraitz Lanbide Heziketako irakasleek eta Iraurgi Berritzenek ebaluatzen dituzte, eta saritutako ideiek ikasleen eta eskualdeko eragileen babesa jasotzen dute.
Aurtengo edizioan ere, ideia onenak erosketa-kupoiekin saritu dira, Azkoitiko Herrixen eta Azpeitiko Bertan merkatarien elkarteen laguntzari esker. Kupoi hauek Azpeitia zein Azkoitiako saltokietan erabili ahal izango dituzte irabazleek.
Aurtengoan saritu den ideiak, egunerokoa eta teknologia uztartzen ditu aplikazio bakar batean. Helburua, eguneroko bizitzarako baliagarriak izango diren ezagutza eta trebetasunak eskuragarri izatea da, adibidez: auto batean gurpila nola aldatu, etxeko konponketa txikiak nola egin, ekonomia pertsonala nola kudeatu….
Saritzen diren ekimen hauek, ideia soilak dira baino bat baino gehiago dira, negozio ideia bideragarri bihurtzeko aukera izango luketenak. Gure partetik, zorionak ematea besterik ez zaigu geratzen eta eskualdeko saltokietan, bertako kontsumoa bultzatzeko aletxoa ipintzea Herrixen eta Bertanen erosketa bonoei esker.
