Apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arlotik eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileei aitortza egin nahi izan zaie. Aurten, hirugarren urtez, “Eskualdean ekitearen balioa: ideiatik enpresara” hitzaldia eskaini da.
Ekitaldiaren bidez, 2025 urtean zehar enpresa sortu duten ekintzaileen ahalegina, konpromisoa eta eskualdeko ehun sozioekonomikoari egiten dioten ekarpena balioan jarri nahi izan dira. Tokiko ekintzailetzak funtsezko zeregina betetzen du gure udalerrietan zerbitzu eskaintza bizirik mantentzeko, enplegua sortzeko eta herrietako dinamismo ekonomiko eta soziala indartzeko.
Aurtengo ekitaldian, parte-hartzaileek IE Team-eko aholkularien eskutik hitzaldi inspiratzaile eta praktikoaz gozatzeko aukera izan dute. Saioak ekintzaileen eguneroko erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko gunea eskaini du, negozioaren garapenean lagungarri izan daitezkeen ikuspegiak eta tresnak partekatuz.
Ekitaldiaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzari oroigarri bana eman zaio, eskualdeko Gorka Larrañaga margolariak sortua, ekintzaileen lana eta ausardia aitortzeko keinu gisa.
Hirugarren edizio honek berretsi egiten du ekimen honen helburua: eskualdeko ekintzaileei aitortza egitea eta tokiko ekintzailetzak gure ehun ekonomikoa mantentzeko duen garrantzia agerian jarriz.


