Azkoitian bildu dira gaur Gipuzkoako Inklusio Sare Mahaia osatzen duten eskualde guztietako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzazko gobernantzaren markoan sustatzen duen ElkarEkin Lanean Estrategiaren baitan.
ElkarEkin Lanean Estrategiak, lurralde osoko sareekin elkarlanean, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze-prozesuak indartzea du xede. ISM Topaketa hauen helburua, enplegu inklusiboaren eremuan, eskualdeen arteko elkartrukea, ikasketa prozesuak eta kosorkuntza espazioak izatea da lurraldeko estrategi amankomun baten baitan.
Gaurko lan saioaren helburu nagusia, emakumearen presentzia industrian lurraldean aztertzea izan da, honen inguruko egoera eta etorkizuneko proiekzioaren inguruan ikasketa saioa partekatuz, eta eskualdeetako proiektuetan nola eragin aztertuz.
Honez gain, Topaketan partekatu dira, besteak beste, enpresetan enplegu inklusiboa sustatzeko IB-ren lan eredua, eskualdeetan garatzen ari diren ElkarEkin proiektuak, eta atzerritarren regularizazioaren azken berrien aurrean eman beharreko pausoak.
Partehartzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia (Koldo PeciñaI; Iraurgi Berritzen; Uggasa; Goieki; Tolosaldea; Debegesa; Urola Kosta; Oarsoaldea; Bidasoa Activa; Debagoiena; Beterri Buruntza; Fomento San Sebastian; eta sareko beste hainbat ordezkari.