11 enpresetako 13 Pertsona Arduradun elkartu gara gaur IKASIZ Pertsonen Arduradunen Lan Taldean.
Bakoitzak bere egunerokoan bizi duen errealitatetik abiatu dugu eztabaida: rolak, tentsioak, absentismoa, talentua, kultura edo erreleboa bezalako gaiak mahai gainean jarriz.
Konfiantzazko giroan, bakoitzak bizi duena partekatu, elkar entzun, kontrastatu eta ikasketa kolektiboa indartzeko espazio paregabea izan da beste behin.
Benetako galdera estrategikoen harira mugitu da lan dinamika, OPEko Ainhoa Zatarainen dinamizaziopean, ideiak ordenatu eta klabe nagusiak maixuki mahai gaineratuz.
Mila esker bertaratu zareten guztioi. Plazer bat da antzerako dinamikak zuekin bizitzea.





