Eskualdeko 18 industria enpresek Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030 Planaren erronkak partekatu dituzte besteak beste.
Iraurgi Berritzenek eskualdeko Enpresa Industrialen elkarlan Guneatik, eskualdeko industria-etorkizunari buruzko lan jardunaldia antolatu du, eta bertan eskualdeko 18 industria-enpresek parte hartu dute.
Jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Industria Garapenaren eta Administrazioaren zuzendariak parte hartu du, eta Euskadi 2030 Industria Plana aurkeztu du. Plan honek industria-lehiakortasuna indartzea, berrikuntza sustatzea eta industria-eredu jasangarriago baterako trantsizioa bultzatzea du helburu.
Aurkezpenaren ondoren, enpresa parte-hartzaileek elkarrizketa gune ireki batean parte hartu dute, planaren edukiei, egungo testuinguru ekonomikoari eta eskualdeko industria-egoerari buruzko galderak, kezkak eta hausnarketak partekatuz. Besteak beste, azaldu dira enpresen arraigoa sustatzeko erramintak, industriaren ikusgarritasuna eta gizartearekiko komunikazioa indartzeko ekintzak, emakumeak sektore industrialera erakartzeko neurriak, eta proiektu eraldatzaileak baloratzeko irizpideak, etab.
Topaketa honek tokiko enpresa-ehunaren ikuspegia zuzenean partekatzeko aukera eman du.
Ondoren, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak Industria Gunearen 2025eko Memoria aurkeztu du, azken urtean garatutako proiektuek hiru eraldaketa ardatzetan izan duten eragina azalduz: industria-eraldaketa, trantsizio ekologiko eta digitala, eta pertsonen eta gizartearen garapena.
Halaber, 2026rako aurreikusitako jarduera-ildo nagusiak aurkeztu dira, enpresen lehiakortasuna indartzen jarraitzeko, industria-eraldaketa prozesuak babesteko eta enpresei erronka ekonomiko eta teknologiko berriei aurre egiten laguntzeko helburuarekin.
Iraurgi Berritzenetik oso positiboki baloratu da eskualdeko enpresen parte-hartzea eta konpromisoa, eta azpimarratu da lankidetza publiko-pribatuko espazioak sortzearen garrantzia, etorkizuneko erronkei aurrea hartu eta eskualdearen industria-etorkizuna elkarrekin eraikitzeko.
Enpresa partehartzaileak:






