Galdera horren bueltan elkartu gara berriro sareko enpresetako 11 Pertsona Arduradun.
Ohiko moduan, enpresen eguneroko errealitateetatik abiatu dugu lanketa: hauek bizi dituzten egoerak, erronkak eta zalantzak mahai gainean jarri eta partekatuz. Hortik, eztabaida, kontrastea eta ikasketa kolektiboa bideratuz.
Mahai gainean hainbat ideia klabe agertu dira
- Pertsonen kudeaketa estrategian egotea ez da nahikoa; egunerokoan txertatu behar da.
- Operatibak askotan zaildu egiten du epe luzeko ikuspegia lantzea.
- Kultura aldaketak ez dira hitzez gertatzen, ekintza txiki eta koherenteen bidez baizik.
- Kredibilitatea eraikitzeko, esaten denak eta egiten denak bat etorri behar dute.
Teoriatik baino gehiago, praktikatik ikasten jarraitzeko espazioa izan da beste behin.
Eskerrik asko denoi, eta baita Ainhoa Zatarain-i (OPE) ere dinamizazioa-gatik.


