KLINKek udazkenerako prestakuntza eskaintza abian du eskualdeko ekintzaile eta negozio txikientzat

2026-09-09
Ekintzailetza

Negozioaren estrategia eta finantzak, adimen artifiziala, digitalizazioa eta bezeroarentzako arreta izango dira irailetik abendura eskainiko diren saioen ardatz nagusiak.

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, KLINK programaren baitan, irailetik abendura bitartean garatuko diren prestakuntza-saio berriak abian ditu. Ekimenaren helburua eskualdeko ekintzaileei eta negozio txikiei beren jarduera garatu eta sendotzeko tresna praktikoak eskaintzea da.

Prestakuntzetan negozioaren estrategia eta finantzak, adimen artifiziala, digitalizazioa, bezeroarentzako arreta eta edukien plangintza bezalako gaiak landuko dira. Saioak Azkoitiko Intsausti Jauregian eta Azpeitiko Basazabal Jauregian egingo dira.

Prestakuntza-programa:

  • Irailak 23 eta urriak 7: Negozioa sendotu eta modu jasangarrian hazteko programa: estrategia eta finantzak. Horrez gain, 12 orduko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko da.
  • Urriak 27: Adimen Artifiziala eguneroko lanerako tresna gisa: ChatGPT, NotebookLM eta Gemini bezalako tresnen erabilera praktikoa.
  • Azaroak 11: Marka posizionatu eta bezeroarentzako arreta hobetzeko tresnak: Google Business Profile, WhatsApp Business eta QR kodeak.
  • Abenduak 2: Edukien plangintza Adimen Artifizialaren laguntzarekin: sare sozialetarako eta bestelako kanal digitaletarako edukiak sortu eta planifikatzeko tresnak.

Prestakuntza-saioen bidez, parte-hartzaileek beren negozioen kudeaketa, ikusgarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko baliabide praktikoak ezagutzeko aukera izango dute, gaur egungo behar eta erronka berrietara egokituz.

Izen emateak

Prestakuntzetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da. Saio bakoitzaren inguruko informazio guztia eta izena emateko aukera KLINK Ekintzailetasunaren webgunean daude eskuragarri.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza Arloarekin:

Alazne Larrañaga: 688 71 87 77

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia