AA sortzailea eta hezkuntza: erronka estrategikoaren inguruan ikuspegi kolektibotik hausnartzen

2026-05-05
Hezkuntza

AA sortzailea gaur egun hezkuntzak aurrean duen erronka nagusietako bat da, eta hori izan da eskualdeko 5 ikastetxeetako arduradunak elkarrekin bildu eta hausnartzen hasteko arrazoia.

Lehen lan saio honen helburua erronka honen aurrean ikastetxe bakoitzean dagoen errealitatea partekatzea izan da, sortzen ari diren zalantzak eta kezkak mahai gainean jartzea, eta elkarrekin hausnarketa kolektibo bati hasiera ematea.

Dinamikan zehar agerian geratu da ikastetxe bakoitzaren egoera desberdina izan arren, erronkak eta galderak oso antzekoak direla, eta horrek indartu du ikuspegi kolektibotik lan egiteko beharra.

Saioaren amaieran, adostu da espazio honek zentzua duela, erronka honen inguruan elkarrekin pentsatzen, esperientziak partekatzen eta ikasten joateko, eta aurrera begira lan taldeari jarraipena emateko borondatea partekatu da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia