Ikastaro berriak abian esperientzia zein prestakuntza akreditatzeko prozesuarekin batera

2020-10-29

Izarraitz Lanbide Heziketa ikastetxeak, Iraurgi Berritzeneko, Enplegu Arloarekin elkarlanean, soldadurako bi ziurtagiri profesional jarri ditu martxan Urrian zehar.

Ikastaro bat eskualdeko enpresa baten kontratazio konpromesuakin izango da, eta bertan 10 langabetuk hartuko dute parte. Bestea berriz, bazterkeri arriskuan dauden kolektiboari zuzenduta dago (Foru Aldundiko, Elkarrekin proiektua), eta bertan 14 hartaide izango dira.

Bestalde Urrian bukatu da, lan esperientzia edo formazio ez arautuen bidez lortutako konpetentziak akreditatzeko deialdian izena emateko epea, eta bertan 33 partaidek egingo dute ibilbidea, gizarte eta osasun arretan, Izarraitz Lanbide Heziketaren eskutik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia