Batxilergoko ikasleekin sentsibilizazio saioa Urolan, ekintzailetasunari ikusgarritasuna emanez

2020-12-03

Aurtengoan ere, ekintzailetzaren gaia lantzeko asmotan gerturatu dira Ekintzailetza arloko teknikariak UROLA ikastetxera eta askotan gertatzen den moduan, gazteak oso gustora aritu dira. Lehendabiziko saio honetan, Batxiller II-ko ikasleekin enpresa bat sortzeko pausoak, diru laguntza eta ideiaren garrantziaz aritu dira.

Saio hau, Hezkuntza esparruan Iraurgi Berritzenek garatzen dituen hainbat programa eta ekintzen barruan kokatzen da. Programa hau, “Izan Ekintzaile” da, eta ekintzailetasunari ikusgarritasuna ematea du helburu. Biharko ekintzaileak izango direnak, Iraurgi Berritzenen berri izan dezaten eta eskaintzen ditUuen zerbitzuen berri jaso dezaten.

Ikasturtea aurrera doan heinean, beste bigarren lan saio bat emango da aurrera eta bertan, ekintzaileen esperientziak partekatuko dira.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia