Berrabiatu Programa berria abian

2021-02-11

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin BERRIABIATU deituriko programa berri bat abian ipini du. Programa honen helburua gure eskualdeko autonomo nahiz enpresa txikiei laguntzea da honako aukerak landuz:

  • Negozioaren egungo egoeraren azterketa
  • Aurrera begirako lehentasunak identifikatzea
  • Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko orientazioa

Honela, programa honetan jasotzen diren zerbitzuaren barne, Iraurgi Berritzen eta enpresa edo autonomoaren artean elkarrziketa bat burutuko da, non Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzua jasoko dutenen esku ipini duen “Berriabiarazi” erremintaren bitartez, negozioaren azterketa egingo den. Lanketa horren ondorioz, Orientazio eta Bidelagun zerbitzua jasotzen duten enpresek eta autonomoek, parte hartu ahal izango dute gaur egun Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziatik lantzen diren hainbat ekintzetan: elkarlan sare dinamiketan, kapazitaziorako formakuntza eta prozesuetan, eta indarrean dauden diru laguntza ezberdinen inguruko orientazioan.

Programa honetan parte hartu nahi dutenek, Iraurgi Berritzeneko 943 85 11 00 telefonora deitu edo honako helbide elektronikora idatzi dezakete berrabiatu@iraurgiberritzen.eus.

Informazio gehiago ondorengo irudian:

Diapositiva1.png

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia