Berriak
2019-10-30
Ekintzaileei bideratutako tailerrak
Proiektu ekintzaile bat martxan jarri nahi duzu? IDEIATIK ENPRESARA tailerretan izen emateko epea zabalik da. Lanzituz programaren barruan negozio bat ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako bi formakuntza antolatu ditu Iraurgi Berritzenek. Lehenengoan, enpresak Ogasunarekiko dituen betebeharrak eta nola egin behar dituen hiruhileko aitorpenak ikusiko dira. Horrez gain, ekintzaileak Gizarte Segurantzarekiko dituen estaldurak ezagutuko ditu. Bigarren […]
2019-10-30
Merkataritza esparruan eskualdatzeari dagokion lehen ekintza jarri da abian kanpo eragileekin elkarlanean
Gipuzlan_Eskualdatzea egitasmoaren baitan eta merkataritza jarduerari dagokionez, negozioen balorazioaren inguruko oinarrizko formakuntza jaso dute eskualdeko aholkulari etxeek. Ondorengo hilabeteetan, eraikuntza eta enpresa txikiei dagokien beste formakuntza eta sentsibilizazio saioak eskainiko dira. Abendura begira dagoeneko aurreikusita dago eraikuntza arloko enpresa eta aholkulari etxeei bideratutako sentsibilizazio saioa Kontratu Publikoaren Legearen inguruan.
2019-10-25
Berdintasunaren aldeko apustua egin dute eskualdeko enpresek
Aurreko Urriak 22an, Iraurgi Berritzenek Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez “Enpresetako emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruzko jardunaldi praktikoa” lemapean jardunaldi bat ospatu zuen Basazabal Jauregian. Eskualdeko enpresetan genero-aukera berdintasunean aurrepausoak emateko asmoz, gai hauetan adituak ziren bi hizlariekin honako gai hauek landu ziren: Genero-berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak: definizioak, estereotipoak, aurreiritziak, adierazleak, datuak … […]
2019-10-25
Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresua eta “Merkalan” Enplegu eta Prestakuntza azoka
Lanbidek antolatuta, pasa den urriak 21 eta 22an Iraurgi Berritzenek Donostiko Kursaal Jauregian ospatu den Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuan eta Merkalan Enplegu eta Formakuntza azokan parte hartu du. Jardunaldi honetan, Euskadiko enpresen eta enplegu-eskatzaileen premiak bildu dira. Merkalanen helburu nagusiak: Harremanak sustatzea Lanbideren eta honako hauen artean: solaskide nagusiak, enplegu-eskatzaileak, azkeneko ikasturteetako ikasleak, enplegua hobettzen […]
2019-10-24
Formakuntza dualerako akordioa Deustuko Unibertsitatearekin
Iraurgi Berritzen eta Deustuko Unibertsitateak formakuntza duala martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute. Unibertsitatea eta empresa gerturatzeko testuinguruan ulertzen da hitzarmen hau, non ikasleak bere formazioaren baitan enpresetan denbora jakin batean proiektu desberdinak garatuz konpetentziak bereganatzea duen helburu, enpresarentzako baliagarria den proiektu bat garatzen duen bitartean. Kasu honetan, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen kanpuseko Gizarte eta Giza […]
2019-10-23
Proiektu pilotu konkretuen aplikazioa, pertsonen gaitasunak garatuz enpresa txikietan
IKASEKIN proiektua, IB SALMENTAK. IB Sareko 8 enpresak Prozesu Komertzialaren Kudeaketa pautak hobetzera bideratutako proiektu pilotuen garapen prozesua hasi dute, IKASEKIN proiektuaren markoan. Grupo Bentas-eko Silvia Angueira-k dinamizatuko du prozesua, enpresa bakoitzaren banakako proiektuen aholkularitzaz ere bera arduratuko delarik. Enpresa bakoitzak 4 hilabetez, dagokion beharraren baitan enfokatutako proiektu pilotu bat lantzeko aukera izango du prozesuan […]
2019-10-18
Eskualdeko aholkularitza etxeei zuzenduta "Merkataritza establezimenduen balorazioa" formakuntza ospatuko da urriaren 29an
Iraurgi Berritzen, eskualdeko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Establezimenduen Eskualdatzea ardatz hartuta lan lerro ezberdinak jarri ditu abian. Lan lerro hauek 3 jarduera ezberdinetan zentratuko dira: Merkataritza establezimenduak, industria enpresak (ETE-ak) eta eraikuntzako gremioak. Eskualdean, azken urteetan, ekonomikoki errentagarriak izanda ere izaera ezberdineko establezimendu ugarik itxi ditu bere ateak. Hauetako asko, errelebo edo jarraipen ezagatik itxi […]
2019-10-18
Berdintasuna garatzen eskualdeko enpresetan
Datorrren Urriak 22an, IRAURGI BERRITZENek Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez “Enpresetako emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzko jardunaldi praktikoa”ren lemapean jardunaldi bat ospatuko du Basazabal Jauregian. Eskualdeko enpresetan genero-aukera berdintasunean aurrepausoak emateko asmoz, honako gai hauek landuko dira jardunaldian: Genero-berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak: definizioak, estereotipoak, aurreiritziak, adierazleak, datuak … Berdintasunaren arloan enpresei aplikatu beharreko legeria […]
2019-10-13
Ibarbi Sagarraren ibilbide gidatua
Urriak 12an, Iraurgi Berritzeneko turismo arlotik sustatzen den Urola Gustagarri egitasmo turistikoaren markoan, Ibarbi Sagarraren ibilbide gidatua burutu zen Errezilen. Errezileko ikur den bertako produktu honen hainbat datu eta informazio trasnsmititu zitzaien ekimen honetan parte hartu zuen talde anitzari, era berean sagar bilketan parte hartu eta sagarrarekin eginiko produktuen dastaketa bat ere egin ahal izan […]
2019-10-10