2015-03-31

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2015 deialdia. Lehen aukera programa.

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue “Lehen Aukera” deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela. Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak honakoak dira: 30 urte baino gutxiago eta 16 baino gehiago izatea; EAEn bizitzea; Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan. Deialdi honen […]
2015-03-30

Enpresa Partaidetza Urola Erdian Sustatzen. Eskualdeko Eragileei zuzenduriko Mintegia.

Pasa den Martxoak 26an Iraurgi Berritzenek antolatu zuen Enpresa Partaidetza Urola Erdian Sustatzen gaiaren inguruan, eskualdeko eragile sozio ekonomikoei zuzenduriko mintegia. Azpeitiko Sindikatu Zaharrean bildu ziren eskualdeko hainbat eragileen ordezkariak, sektore eta tamaina desberdinetako enpresari, sindikatu eta erakunde ordezkariak. Mintegiaren helburu nagusia, euskal enpresa partaidetzaren inguruko adibideak zuzenean ezagutzea, eta eskualdean eredu partehartzaileen garapenarako ikasketa […]
2015-03-24

Sentsibilizazio eta trebakuntza seminarioa “Urola Erdian enpresa partehartzailea sustatuz” lemapean

Ostegun honetan Martxoak 26an, seminario bat antolatu du Iraurgi Berritzenek Sindikatu Zaharrean, arratsaldeko 16:00tatik 18:30tara enpresen partaidetzari buruz, eskualdeko enpresa, administrazio publiko eta eragile sozio-ekonomikoei (enpresarien eta sindikatuen ordezkariak, enpresaren laguntzara bideratutako beste eragile batzuk eta abar) zuzentzen dena. Trebakuntza seminario hau, Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzako agentzia bezala, martxan jarri duen […]
2015-03-24

Abian dira 2015ean eskualdeko ekonomia sustatzera bideratutako diru laguntzak

Azpeitiko Udalak 2014.urtean 350.000 € banatu zituen ekonomia sustatzeko udal aurrekontuetatik, eta 80 lanpostu sortzea lortu zuen. Balorazioa, beraz, oso positiboa da eta horregatik, 2015 urtean beste 350.000 euro bideratuko dira. Dagoeneko laguntzak jasotzeko deialdia zabalik dago eta eskaerak egiteko azken eguna, urriaren 31a izango da. Eskaera hauek Azpeitia Berritzenen egin beharko dira. Ebazpenak azaroaren […]
2015-03-16

Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du “Lana bilatzeko kanalak” izenpean

Ikastaro hau Martxoaren 27 ostiralean ospatuko da, Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren Solairuan, arratsaldeko 15:30tatik 18:00tara. Lan poltsetan izena eman, autokandidaturak egin, enpleguko portaletan alta eman, sare sozialak ezagutu eta enplegua bilatzeko kanal gehiago ezagutu nahi badituzu, ikastaro honek eginbehar horretan lagunduko dizu. Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu […]
2015-03-10

Mexiko Jardunaldia

Aurreko astean, otsailaren 25ean, Azkoitiko Intxausti Jauregian, Mexiko merkatuari buruzko jardunaldi bat antolatu genuen Iraurgi Berritzenetik. Helburua, Mexikok eskaintzen dituen aukerak ezagutu eta bertan lanean dauden enpresen esperientziak jasotzea zen. Horretarako Amaia Ferro (Gipuzkoako Ganbera), Juan Luis Ayastuy (Elay) eta Jose Miguel Martinez (LKS) profesionalen hizketaldiak izan genituen. Entzule gisara, 15 pertsonak eta 13 enpresak […]
2015-03-10

Paraguayko I. Foru Ekonomikoa

Pasa den martxoak 3an Paraguayko I. Foru ekonomikoa egin zen Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan, Paraguayko gobernuko ordezkaritzak eta Paraguayn lanean ari diren hainbat enpresarik hitz egin zuten eta Paraguayko merkatuak eskaintzen dituen aukerak azaldu zituzten. Hemen aurkituko duzue Foru ekonomikoari buruzko laburpen bat erdaraz. Norbaitek parte hartzaileren batekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, jarri dadila […]
2015-03-03

Barnekintzailetasunari buruzko mintegia: Negozioak sortuz enpresa barruan

Barnekintzailetza Iraurgi Berritzen lantzen ari den lan lerrotako bat izanik, eskualdeko enpresei jakinarazi nahi diegu datorren martxoak 12 eta 13an gai hau lantzeko mintegi bat ospatuko dela Gipuzkoako Zientzia eta Teknologiako Eraikin Nagusian. Mintegi honetan eskualdeko hainbat enpresak parte hartuko dute eta oraindik izena eman ez duten empresak, bertan parte hartzera animatu nahi ditugu Iraurgi […]
2015-03-02

Irekita Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Nazioartekotze Beketan izena emateko epea

Gobernu Kontseiluak Nazioartekotze Arloko 100 beka berriren deialdia onartu du. Beka horien bidez 2,4 milioi euro banatuko dira unibertsitateko goi-mailako titulazioa duten 28 urtetik beherako gazteen artean. Helburua da euskal gazteei prestakuntza egokia ematea lan munduan sartzeko, eta, bide horretatik, enpresei laguntzea atzerriko merkatuetara zabaltzeko prozesuetan. Euskal ekonomiaren nazioartekotzea prozesu integral bezala ulertzen da, ekonomia […]
2015-02-27

Proiektu berri bat martxan jartzeko gizarte langile baten bila

Hautaketan parte hartzeko izen ematea martxoak 10ean amaituko da. Azpeitiko Udaletxea eta Iraurgi Berritzenen elkarlanari esker identifikatu diren eskualdeko beharretatik abiatuta proiektu berri bat jarri nahi da martxan eskualdean. Proiektu hau aurrera eramateko pertsona bat behar da. Hautaketan parte hartzeko izen-emate epea gaur hasiko da eta martxoak 10ean amaituko da. Pertsona hau hautatzerako orduan, jarraian […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia