Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2015 deialdia. Lehen aukera programa.

2015-03-31

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue “Lehen Aukera” deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela.

Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak honakoak dira: 30 urte baino gutxiago eta 16 baino gehiago izatea; EAEn bizitzea; Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan.

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo 4. artikuluan aurreikusitako bestelako erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Jarraian dituzuen linketan lortu dezakezue pertsona nahiz enpresek bete beharreko baldintzak eta deialdiari buruzko hainbat xehetasun.

Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan 943 02 60 69 edo 943 85 11 00 telafonoan edo info@iraurgiberritzen.net helbidera idatzita.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia