Sentsibilizazio eta trebakuntza seminarioa “Urola Erdian enpresa partehartzailea sustatuz” lemapean

2015-03-24

Ostegun honetan Martxoak 26an, seminario bat antolatu du Iraurgi Berritzenek Sindikatu Zaharrean, arratsaldeko 16:00tatik 18:30tara enpresen partaidetzari buruz, eskualdeko enpresa, administrazio publiko eta eragile sozio-ekonomikoei (enpresarien eta sindikatuen ordezkariak, enpresaren laguntzara bideratutako beste eragile batzuk eta abar) zuzentzen dena.

Trebakuntza seminario hau, Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzako agentzia bezala, martxan jarri duen lan prozesuaren baitan kokatzen da, horrela eskualdean enpresa zein lurralde-proiektu partekatuenak, lehiakorrenak eta iraunkorrenak sustatzeko, erakundeetako pertsonen partehartzearen sustapenaren bitartez, eta Urola Erdiaren eraldatze eta posizionamendu lehiakorraren hobekuntza bermatzeko epe luzera begira.

Saioaren helburu nagusia euskal enpresa partaidetzaren inguruko adibideak zuzenean ezagutzea, eta eskualdean eredu partehartzaileen garapenarako ikasketa eta gomendio praktikoak partekatzea da.

Seminarioko partehartzeileek pertsonen enpresetako partehartzearen gai nagusei buruzko bisio argi bat lortuko dute, eskualdeko nahiz eskualdez kanpoko hainbat aditu eta enpresa zuzendariren esperientzia praktikoen bitartez.

Adituen artean Sabin Azua, B+I Strategyko Bazkide-Zuzendaria eta Luis Unceta-Barrenechea BSK Legal & Fiscaleko Bazkide-Zuzendaria bertaratuko dira. Enpresa arloan berriz Lorenzo Mendieta, Alcorta Forging Groupeko Zuzendari Orokorra, Jon Agirre, AMPOko Lehendakaria eta Koldo Arandia, Ibarmia Groupeko Zuzendari Orokorraren esperientzia praktikoak ezagutzeko aukera izango dute partahartzeileek.

Saioaren lan zerrenda edo beste hainbat xehatasun lortu nahi izanez gero klikatu hemen.

Seminario honetan parte hartzeko interesa izanez gero, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan 943 02 60 69 telefonora deituta edo info@iraurgiberritzen.net helbidera idatzita.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia