2015-11-06

Txikizkako Saltokientzako Merkataritza Elektronikoaren sustapena

Eusko Jaurlaritza eta Sprik saltoki txikientzat aholkularitza teknologikoaren zerbitzua eskainiko dute, EUSKADIn merkataritza elektronikoa sustatzeko. Aholkularitza teknologiko honek saltoki txikiei zuzendutako izaera PERTSONALIZATUA, NEUTRALA eta DOANEKOA izango du, honen jarduera merkataritza elektronikora eransteko helburuarekin. Aholkularitza hau gehienezko 5 jardunaldi presentzialetakoa izango da. Azpeiti, Azkoiti edo Zestoako merkataria bazara eta programa honetan parte hartzeko interesa baduzu […]
2015-10-30

Hornitu Proiektua

Pasa den urriak 29an Azkoitiko Intsausti Jauregian Iraurgi Berritzenek eskualdeko 28 enpresei aurkeztu die Hornitu Proiektua, Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzeko eta hobetzeko helburuarekin sustaturiko azken egitasmoa. Honen bitartez eskualdeko enpresa traktore eta hornitzaile arteko elkarlana sustatu nahi du Iraurgi Berritzenek eskualdeko aktibitate ekonomikoa indartzeko. Jardunaldian eskualdeko enpresa traktore nagusietako ordezkariak partehartu zuten Glual, Sarralle, […]
2015-10-28

Iraurgi Berritzenek antolatutako ikastaroa: “Nazioarteko operazioetan aduana kudeaketa”

Ikastaro hau Azaroaren 11an izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta eskualdeko enpresei zuzentzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik lagundutako ikastaroa da eta plaza kopuru mugatuak izango ditu. Ondasunen esportazio eta inportazioen aduana kudeaketa oinarrizkoa da EBeko kide ez diren herrialdeetan jatorria duten ondasunak euren ekoizpen prozesuan barneratzen dituzten jarduera ekonomikoentzat. Enpresen nazioartekotzearen […]
2015-10-22

HORNITU proiektuaren aurkezpena. Urola Erdiko Enpresa Hornitzaileen Garapena Traktoreen eskutik

Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzeko eta hobetzeko helburuarekin eskualdeko enpresa traktore eta hornitzaile arteko elkarlana sustatu nahi du Iraurgi Berritzenek, Urriak 29an aurkeztuko den HORNITU proiektu berriaren bitartez. Urriak 29ko ihardunaldiak, bi atal nagusi izango ditu, alde batetik Urola Erdiko egungo enpresa ehunaren egitura zein den azalduko da, hau da enpresa kopuruaz gain, esanguratsuak diren […]
2015-09-23

Iraurgi Berritzenek langabetuei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu

Iraurgi Berritzenek eskualdeko langabetuei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu, Iraila eta Urrian izango direnak Azpeitia zein Azkoitian. Jarraian duzue tailer hauei buruzko informazioa: “Helburu profesionalak” izeneko tailerra: Irailak 24an Azkoitian (Bizenta Mogel, 6) eta Urriak 9an Azpeitian (Sindikatu Zaharra). Gure bizitza profesionalean lortu nahi dugun hori da helburu profesionala izatea. Asko dira lanean igaro behar […]
2015-09-10

Ikasgoiraurki Proiektua

Proiektuaren helburua Urola Erdia eta Goierriko eskualdeen artean ikasketa prozesua garatzea izan da, Gipuzkoaren ikuspegitik eskualde arteko lankidetza sustatzeko eta esperientzi onak biderkatzeko. Ikasgoiraurki Proiektuaren bitartez Gipuzkoa mailako lurralde orekaren alde lan egin da. Iraurgi Berritzen eta Goiekin sustatu diren lankidetza sareak (Ezagutza Sarea eta Industria Foroa) tokiko garapenerako proiektu berritzaileak sortzea ekarri dute, bai […]
2015-09-10

Eskualdeko eragileak elkarlanean Enparte Proiektuaren baitan

2015eko lehenengo seihilekoan, Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzako agentziak, lan-prozesu bat bultzatu du, epe luzera eskualdeko lehiakortasunerako kokapena hobetzeko helburuarekin, pertsonen partaidetza bultzatuz. Prozesuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, landa Garapen eta Turismo Sailaren laguntza ekonomikoa izan du, B+I Strategy aholkularitza-enpresarekin lankidetzan egin da eta eskualdeko zein lurraldeko eragile sozioekonomikoak partaide izan dira: […]
2015-09-09

Iraurgi Berritzenek jardunaldia antolatu du “Ipar Afrikako Merkatua” lemapean

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean, “Ipar Afrikako Merkatua” izenpean, datorren Irailaren 22an ospatuko den jardunaldia antolatu du. Azken bolada honetan kiriak, Europako merkatu tradizionalak ere jo ditu eta enpresa askok merkatu eruroparretik kanpora irten beharra ikusi dute. Baina merkatu berri hauekin lan egitea zailagoa da eta hainbat faktore eduki behar dira kontuan transakzioak egiterako orduan. […]
2015-07-27

Hornitu Proiektuaren baitan uztailaren 15ean bildu dira Enpresa Traktoreak

Enpresa Traktoreen elkarlanaren eskutik, eskualdeko enpresa txiki hornitzaileen garapena eta berrikuntza proiektuak sustatzea helburu duen Hornitu Proiekturen baitan, ekainean proiektuaren abiapuntu bezala ospatutako bileraren ondoren, bigarren lan bilera uztailak 15ean ospatu zen Azkoitian eskualdeko enpresa traktoreen Erosketa Arduradunekin. Aipatu beharra dago proiektu hau eragile desberdinen eskaera eta aurrez landutako hainbat proiekturen ondorioa izan dela. Bilera […]
2015-07-27

Ezagutza Sareko kontseilukideak bildu dira uztailaren 17an

Azken hilabeteetako lan ildo eta proiektuei jarraipena egin eta etorkizunerako hainbat esparrutan aurreikusten diren proiektuen inguruko iritziak jaso, definitu eta dagozkien erabakiak hartzeko bildu dira Ezagutza Sareko kontseilukideak. Gaur egun, lantzen ari diren hainbat arlo eta proiektuen artean goraipatzekoak dira besteak beste: Enpresa Gunearen arloan Urola Erdian enpresa partaidetza sustatu asmoz aurrera eramaten ari den […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia