2023-07-11

“Urola Zirkularra” proiektuari hasiera eman zaio Ekonomia Zirkularraren baitan

Aurten ere Eusko Jaurlaritzak -IHOBE erakunde publikoaren bidez- Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko ETE Zirkularra programa jarri du abian. Programa honen baitan jasotako diru laguntzari esker Iraurgi Berritzen eta Uggasak, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako Garapen eta Berrikuntza Agentziek, bi eskualdeetako 5 ETE-etan esperientzia pilotuak garatu ahal izango dituzte ekonomia zirkularra bultzatzeko. Urola […]
2023-07-10

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-07-07

Eskualdeko erronka estrategiko konkretuen garapenerako elkarlan bideak zehaztu dira Enpresa Gunea eta Udal ordezkarien artean

Atzo bildu zen Enpresa Gunea eskualdeko 2 Udal ordezkariekin, lurralde ikuspegi estrategikotik identifikatuta ditugun erronken aurrean ikuspegiak partekatu eta elkarlan bideak sendotzeko helburuarekin. Mahaigaineratu diren gaien artean: Eskualdeko udalerri desberdinen arteko elkarlana indartzearen beharra. Mugikortasun ikuspegitik baliabideak hobetzeko beharra. Errepide azpiegiturak hobetu, industria gune berrien aukerak bideratu eta daudenen egokitzapena kudeatzea. Talentua erein, erakarri eta […]
2023-07-06

Urola Erdian zaurgarri edo bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzenduriko Lanerako prestakuntza-Eraikuntza tailerreko partehartzaileak laneratzeko prest

Azaroan hasi eta maiatzean bukaera eman zitzaion Lanerako Prestakuntza-Eraikuntza tailerrean, eraikuntzari loturiko lan desberdinak burutu dituzte, bertan parte hartu duten eskualdeko 13 pertsona langabetuk. Bulegoko manparen instalakuntza, sabai desmuntagarriko oinarrizko instalazioa, pladurrezko endortsatuaren instalatzea, trenkadaren zatiketa, edo luziketa lanak esaterako. Guztira 500 orduko prestakuntza jaso dute, hauetatik 20 prebentziora zuzendu direlarik. Prestakuntza hau, Iraurgi Berritzeneko […]
2023-07-06

2023 Udako Bisita Gidatu Turistikoak

Uztaila eta abuztuan burutuko den bisita gidatu turistikoen egitaraua antolatu du Iraurgi Berritzen-eko Turismo Sailak “Loiola Bailara, historia eta paisaia bazterrak” izenburupean. Ondare kulturala, historia eta inguruko paisaia izango dira egitarau honen ardatza eta erabiltzaileei bizipen kultural bat eskaintzea dute helburu. Egitarau bikoitza antolatu da, bisitak Euskeraz edo Gaztelaniaz egiteko aukera egongo delarik. Asteburu bakoitzean […]
2023-07-05

LANZITUZ ekonomia soziala sustatzea xede izan duen Europear programak amaiera emango dio bere ibilbideari

2016-2022 urtean zehar indarraldian egon ondoren, 2023ko lehenengo seihilabetean parte hartu duten ekintzaileei jarraipena eman ostean bukatutzat eman da Lanzituz, lan sozietateak sortuz Europear Programa. Programak, langabetuen lan munduratzea sustatzea izan du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Eredu honekin, Gizarte ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota eta […]
2023-07-03

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-06-28

Aurtengo Euronet 50/50 programa amaitzear dago

Ikasturteko azken txanpan gaude eta Iraurgi Berritzen eta Energiaren mahaiak bultzatutako Euronet 50/50 proiektuan gauza asko egin dituzte. Aurten programa hasi zuten ikastetxe bakoitzeko ibilbide energetikoa eginez, hau da, nola argiztatu eta nola berotzen da eskola bakoitza? Ondoren, energia iturrietan sakondu zuten. Zeintzuk daude? Zein da bere jatorria? Zein abantaila eta arazo ditu bakoitzak? Eta […]
2023-06-26

“Ideiatik enpresara”, negozio ideia bat eduki eta beste pausu bat eman nahi duen ororentzako formakuntza dosiak

Uztailean zehar, ekintzaile izatea pentsatzen ari direnentzako formakuntza ibilbide bat antolatu da. Ibilbidean ekiterako orduan dauden pausuak ikusiko dira eta pausu bakoitzean lanketa desberdinak egingo dira. Lehenengo zatiak bi zaio izango ditu eta buruan ideia bat izan eta gehiago garatzea nahi duen ororentzat zuzendurik egongo da. Bigarrena aldiz, ideia errealitatera emateko pausuak planifikatzea nahi dutenei […]
2023-06-26

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia