Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzea eta gizarteratzea bultzatzeko Urola Erdiko eragileak elkarlanean

2024-09-27
Enplegua Hezkuntza
UrolanEkin Sarea

Gaur, Irailak 27, Urola Erdiko Inklusio Sarearen partaide diren 14 eragile bildu dira UrolanEkin Sarearen Togunearen baitan, Iraurgi Berritzenen eskutik. Eskualdean zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza ibilbideak eta zerbitzu eraginkorrak eskeintzea da hain zuzen UrolaEkin Sarearen helburua, elkarlana eta koordinazioa sustatuz. Ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa ekonomikoa du, eta “ElkarEkin Estrategia”-ren baitan kokatzen da. Topagunean landutako helburuak honakoak izan dira:

  1. UrolanEkin Sarea aktibatu. Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzea eta gizarteratzeko diharduten eragileen arteko ezagutza eta elkarlana sustatu.
  2. Eskualdearen langabeziaren diagnosia eta enplegu zerbitzuen eskaintza partekatu.
  3. ElkarEkin 2022-24 abian den proiektuaren ibilbidea eta emaitzak konpartitu. Ildo honetan, abenduan amaituko den proiektuaren balorazio oso positiboa egin da. Besteak beste, aipatzekoak dira proiektu honi esker lortu diren emaitzak:
    • 5 prestakuntza ibilbide
    • 13 ikastaro berri
    • 131 pertsona partehartzaile
    • 57 pertsona laneratuta
    • 10 pertsonak egoera erregularizatu
    • 28 enpresa partehartzaile
  4. ElkarEkin 2025-26 deialdi berriaren oinarriak aztertu eta eskualdean garatu daiteken proiektu berriaren proposamena baloratu da partehartzaileekin.

Partehartzaileak:

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia