2023-03-01

Ekintzailetza eragileen guneak lehenetsi ditu lan ildoak

Eskualdeko Hausnarketa Estrategikoaren prozesua amaitu eta exekuziora bidean, Ekintzailetza gunea osatzen duten lan taldeko ordezkariak bildu dira gaurkoan (Urkome, Izarraitz Lanbide Heziketa, TKNIKA eta BIC Gipuzkoa).  Kontuan izanik ekintzailetza ekosistemaren azterketatik ateratako lan lerroak eta hausnarketa estrategikotik ekintzailetza guneari dagozkionak, leheneste ariketa egin da, ekintzailetza eragileen gunearen lan lerroak zehazteko. Bi lan lerro nagusi lehenetsi […]
2023-02-27

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-02-24

Eskualdeko Enpresak “Enpresa Kultura Eredu Berria”-ren inguruko gakoak ezagutu eta esperientziak elkartrukatuz

Gaur, ostirala, Otsailak 24, Ikasiz Programaren baitan, aurtengo 1. Jardunaldia ospatu da presentzialki, Donostiako ADEGI eta FABRIKAREN eraikinean ondorengo gaiaren inguruan: Enpresa Kultura Eredu Berria. Jardunaldi hau eskualdeko enpresetako gerente edota pertsonen arduradunei, zein, enpresa kultura eredua eta pertsonen eraldaketa kudeatzeko interesa duten pertsonei zuzendu da. Helburu nagusia, eskualdeko enpresa sareak, pertsonen eta erakundeen ongizatea […]
2023-02-21

Eraldaketa digital eta jasangarria Gipuzkoako ETE-en berrikuntza nola bultzatzen ari den partekatu, ikasi eta gogoeta egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen Re-Think Industry jardunaldian parte hartu du Iraurgi Berritzenek

‘Re-think Industry’ II. jardunaldian, enpresen eta eragile ekonomikoen 450 ordezkari inguru elkartu dira Kursaalen. Kursaal biltzar jauregian Foru Aldundiak antolatutako ‘Re-Think Industry’ jardunaldiaren bigarren edizioa egin da gaur, Etorkizuna Eraikiz lankidetza gobernantzaren dinamikaren barruan, Gipuzkoako ETEek eraldaketa digitalaren eta jasangarriaren arloan dituzten lorpenak eta erronkak partekatzeko, eta enpresa horiei lehiakortasuna indartzen laguntzeko. Jardunaldiak arrakasta handia […]
2023-02-20

Tknikaren eskutik “Garapen Jasangarrien Helburuetan negozio aukerak aurkituz” egitasmoa aurkeztuko da

Datorren martxoaren 1ean, goizeko 9:00etatik 13:30ra,Tknika-ren eskutik Garapen Jasangarrien Helburuekin lotutako negozio aukeren inguruko aurkezpen saioa ospatuko da Tknikaren instalazioetan (Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria). Ikerketa eta berrikuntza aplikatua ardatz dituen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Giza hazkunde jasangarriaren aldeko apustua egiten du, non gizartea, ingurumena, kultura eta ekonomia […]
2023-02-20

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-02-17

Iseak Fundazioak eta Lan eta Enplegu Sailak enpleguaren etorkizunaren inguruan antolatu duen nazioarteko topaketan parte hartu du Iraurgi Berritzenek

David Card Nobel Sariak hasiera eman dio Sara de la Ricak Enpleguaren Liburu Zuria aurkezteko ekitaldiari. Europako Batzordeak, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek beren ikuspegia eta ekimenak azaldu dituzte, trantsizio handien aurrean aukerak eskaintzeko. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Iseak Fundazioak WORKINLan Summit-Enplegua etorkizuneko Euskadin izeneko nazioarteko bi jardunaldi antolatu […]
2023-02-14

Euronet 50/50 eskualdeko ikastetxeetan

Euronet 50/50, ikastetxetan energia aurrezteko programa, martxan jarri da beste urte batez. Iraurgi Berritzen eta Urola Erdiko Energia Mahaitik sustatutako programa da eta eskualdeko ikastetxeek dute parte hartzeko aukera. Aurtengo partaideak, ondokoak dira: Azkoitian Bizilore Eskola Aktiboa, Izarraitz LHII eta Xabier Munibe Ikastola, Azpeitian Ikasberri Ikastola, Iraurgi ikastetxea, Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola BHI, eta […]
2023-02-13

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-02-10

Negozio ideia sozialak eta ingurumenekoak nagusitu dira aurtengoan Ekintzailetza Sarien IV. Edizioan

Iraurgi Berritzenek Laugarren urtez jarraian, URRATS BAT programaren baitan, Izarraitz Lanbide Heziketarekin elkarlanean, antolatu den Ekintzailetza Sarien IV. Edizioan parte hartu du. Ziklo eta maila desberdinetatik aurkezten diren negozio ideia desberdinek, geroz eta landuago eta gizarteak orokorren dituen behar eta erronkei erantzuna emango dioten proiektuak lantzen dituzte. Hiru sari banatu dira; Erdi Mailako negozio ideiarik […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia