2023-02-10

Iraurgi Berritzen Euskadiko Bide Berdeen III Topaketetan - Turismoa

Jesus Mugica Landa Turismo arloko koordinatzaileak Donostian burutu diren Euskadiko Bide Berdeen III topaketan parte hartu du hizlari moduan. Bere aurkezpenean Urolako Bide Berdea guztiz amaitzeko falta den Iraeta eta Narrondo auzoen arteko lotura egitearen garrantzia azpimarratu du. “Lurraldeko mugikortasunerako eta Turismo jasangarri baten garapenerako estragikoa litzateken azpiegitura bat sortzea suposatuko luke honek, besteak beste […]
2023-02-09

Eskualdeko enpresetako IT Arduradunen Lan Taldea ziberintzidentzia baten simulazio praktikoa lantzen

ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa- rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruan eta eskualdeko IT profilei zuzenduta adostutako plangintzari dagokionez, gaur, Otsailak 9, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da lan saioa. Bertan bildu dira, eskualdeko 12 industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak. Gaurko saioa, “Krisiaren kudeaketa: Zer egin zibersegurtasun intzidentzia baten aurrean?” izenburupean izan da. […]
2023-02-07

Eskualdeko ikastetxeetako zuzendariak elkarrekin lan ildo nagusien jarraipena egiten

Gaur otsailak 7, IB Hezkuntza markoan Ikastetxeen Gunea-ko lan bilera ospatu da. Lan bileraren helburua urtero moduan, ikasturte hasieran lehenetsitako lan ildo amankomunen jarraipena egin eta dagozkion balorazioak zein egokitzapenak egitea izan da. Amankomunean adostutako lan ildoen artean: IKASIZ lan lerroaren jarraipena. “Kudeaketa Ereduak Ikastetxeetan” Sentsibilizazio nahiz kapazitaziora bideratura espazio kolektibo zein banakakoen sorrera. Ikastetxeak […]
2023-02-07

Ikasberriko ikasleekin aktibazio saioak Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren markoan

Elkarrekin eraikitzen
Eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen  Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan, joan den urtarrilean Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleeekin lehen dinamika egin ondoren, Ikasberrin izan da Iraurgi Berritzeneko Hezkuntza Arloko lan Taldea, prozesua hasi aurretik gazteak aktibatzeko helburuarekin.
2023-02-06

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-02-03

Digitalizazioa eta Pertsonen Kudeaketa hizpide lehen seihilekoan

Klink Bidek, eskualdeko ekintzaile eta enpresa txikiei formakuntza eskaintzea du helburu, Urkome eta Iraurgi Berritzenek sustatutako Klink (ekintzailetza sustatzeko gunea) egitasmoaren baitan kokatzen den lan lerroa delarik. Klink Bideren baitan, 2023ko lehen seihileko formakuntza eskaintza aurkezten da. Eskaintza honen ardatzak 2 izango dira, digitalizazaioa eta pertsonen kudeaketa. Prestakuntza eskaintza, gure eskualdeko ekintzaile, merkatari, zerbitzu eta […]
2023-02-02

Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan martxan den Lanerako prestakuntza-Eraikuntza tailerreko instalazioak bisitatu ditu Iraurgi Berritzenek

Pasa den Azaroan eman zitzaion hasiera, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Laneratzeko prestakuntza-Eraikuntza tailerrari. Guztira 500 orduko iraupenarekin, maiatzera arte iraungo du prestakuntza teoriko- praktiko honek. Hasiera batean ikastaroan parte hartzen hasi ziren 13 pertsona langabetuetatik 2 laneratu egin direnez, momentu honetan 11 pertsona ari dira bertan parte hartzen. Prestakuntza honen zati praktikoari dagonionez, Azpeitiko lokal bat […]
2023-01-31

Langabezia egonkor Urola Erdian 2022 amaieran

Urola Erdian, 2022ko Abendua amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.227 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Azken hilabeteetan arlo sozioekonomikoan bizi den ziurgabetasun egoeraren aurrean eskualdeko langabeziak egonkor jarraitzen du eta iaz hilabete berean baino 17 langabetu gutxiago zenbatu dira. Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea urte amaieran %7,7-an kokatu da. Aldiz, Abendua […]
2023-01-30

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-01-26

Otsailak 16, Re-Think Industry. Eraldaketa digital eta jasangarria Gipuzkoako ETE-en berrikuntza nola bultzatzen ari den partekatu, ikasi eta gogoeta egiteko jardunaldia

Datorren otsailaren 16an, osteguna, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian Re-think Industry jardunaldia izango da. Eraldaketa digital eta jasangarri bikoitza Gipuzkoako ETE-en berrikuntza nola bultzatzen ari den partekatu, ikasi eta gogoeta egiteko jardunaldia da, ekonomia, ingurumen eta gizarte alorrean. Re-think Industry erakundeetan aldaketa bultzatuko dutenei zuzenduta dago: zuzendaritza nagusia, gerenteak, produkzio-zuzendaritza, industria-zuzendaritza, berrikuntzako zuzendaritza, I+G+b… Parte hartzaileek, […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia