2024-05-20

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-05-16

Izan Ekintzaile! Proiektuaren balorazio bilera egin da

Ekintzailetza Hezkuntza
Maiatzak 15ean Izan Ekintzaile! Proiektuaren balorazioa egiteko lan taldea bildu da. Lan saioan, ikasturtean zehar egindako lana partekatu eta datorren urtera begirako hobekuntzak identifikatu dira. Guztira, 3 ikastetxeetan (Azkoitia BHI, Ikasberri eta Urola BHI) 10 saio egin dira. Proiektua bi atal nagusitan garatu da ikasturtean zehar. Lehenengo zatian, agentziako ekintzailetza arloko teknikariak ikastetxeetara hurbildu dira, […]
2024-05-16

Negozio Txikien Eraldaketa Digitala bultzatuz

Ekintzailetza
Azken hilabeteetan, KLINK ekimenaren barruan, eta zehazkiago KLINK BIDE programaren baitan, bertako negozio txiki eta tokiko saltokiei gakoak diren tresna eta ezagutzak eskaini dira, haien presentzia digitala bultzatzeko eta bezeroekin komunikazioa hobetzeko. Espezializatutako formakuntza saio ezberdinen bitartez, egungo ingurune gero eta digitalizatuagoan, establezimendu hauen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzea bilatu da. Prestakuntza saio hauetan, online presentziaren […]
2024-05-13

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-05-07

Bizkaiko Unibertsitateetako ikaslegoak askoz ere gutxiago ordaindu beharko du autobus zerbitzua

Tokiko Garapena
Urola eta Deba bailaretako udalak pozik agertu dira, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru departamentuak Bizkaiko unibertsitateetatik joan-etorria egiteko garraio zerbitzua sustatu duelako. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia eta Mendaroko Udalak pozik agertu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak Bizkaiako unibertsitateetatik joan-etorria egiteko garraio sustatu, eta diruz lagundu duelako, benetako behar bati erantzunez. Dirulaguntza tarteko, Bizkaiko campusetara joaten […]
2024-05-07

STEAM esperientziak partekatzen eskualdeko 5 ikastetxeen artean

Hezkuntza ZIMAT
Maiatzak 6, astelehenean, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleak Azkoitia BHI-n bildu ziren, “Natur Zientziak”, “Biologia” eta “Teknologia” arloetako ezagutzak, proiektuak, ideiak eta esperientzia onak elkarrekin partekatzeko asmoz. Lan saioak, IB Hezkuntza markoan, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuan identifikatutako behar zehatzei erantzutea du xede. Helburu nagusia 5 ikastetxeetako perfil bereko irakasleeen arteko harremanak indartu eta elkarlanerako sinergia posibleak […]
2024-05-06

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-05-03

Iraurgi Berritzenen 2023ko Memoria eskuragarri

Tokiko Garapena
Jadanik eskuragarri da Iraurgi Berritzenen 2023ko ekintzen Memoria. Ondorengo bideoan laburbiltzen dira pasa den urteko lorpen nagusienak eta agentziaren lan esparru bakoitzeko datu azpimarragarrienak.
2024-05-02

5 ikastetxeetako 400 ikasleek eskualdeko sektore desberdinetako 27 eragile bisitatu dituzte

Gerolan
Iraurgi Berritzenen Hezkuntza arloan kokatzen den Gerolan proiektuak, eskualdeko gazteen orientazio akademikoa indartzea du xede, inguruko sektore ezberdinetako profesionalekin hartu-emana sortuz. 400 ikasle inguruk hartu dute parte prozesuan, hainbat fase landu direlarik bertan: 25 banakako orientazio hausnarketa saio ikasgeletan gazteekin. Ikasleen ikasketa interes zehatzak identifikatu, hauek aztertu eta interes talde desberdinen arabera, eragileekin lantzeko interakzio […]
2024-05-02

Eskualdeko 5 ikastetxeetako orientatzaileek ikasturtean elkarrekin landutako orientazio ekintzak partekatu eta ebaluatu dituzte 

Gerolan Hezkuntza
Apirilak 30, asteartean, eskualdeko orientatzaileen lan taldea bildu da ikasturteari itxiera emateko. Lan bileran, ”Gerolan” proiektuaren baitan landu diren ekintzak partekatu eta datorren ikasturtera begirako hobekuntzak identifikatu dira. 2023/24 ikasturtean zehar garatu diren ekintzei erreparatuz, hasteko, 5 ikastetxeetan, DBH4 eta Batxiler2 mailan orientazio-hausnarketa saioak egin dira, guztira 18. Ondoren, ikasle hauen ikasketa interesak identifikatu dira, eta azkenik, […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia