Ostegunean eman zioten amaiera urtez urte eskualdeko ikasleen orientazioa indartzera bideratuta dagoen proiektuari. Aurten, guztira, 350 ikasletik gora hartu du parte proiektuan, eta bai orientatzaile, ikasle, irakasle zein eragileen aldetik jasotako balorazioa oso positiboa dela deritzote.
Ikastetxeetako orientazio planak indartu asmoz, ikasgeletan orientazio akademiko nahiz profesionalaren inguruan hausnartzeko saioak egiten dira 5 ikastetxeetako DBH4 eta batxiler 2. mailan, ondoren ikasleek etorkizunera begira izan ditzaketen ikasketa interesak identifikatzen dira, eta ikasle hauek arlo horien inguruan izan ditzaketen zalantzei erantzuteko asmoz, eskualdeko eragileetara bisitak egiten dira, ikasleak, interesen arabera joanik hauetara.
Aurtengo proiektuko datu esanguratsuenak ondorengoak dira:
- 350 ikasletik gora
- 70 profesional baina gehiago
- 5 ikastetxe
- 7 orientatzaile
- 53 irakasletik gora
Jarraian duzue aurtengo proiektua laburbiltzen duen ikus entzuneko pieza bat:
https://www.youtube.com/watch?v=x0sN_ts1I8A