Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko Industria Enpleguaren etorkizuneko azterlana egin du, eskualdeko lan-merkatuaren egungo egoera eta 2030era arteko aurreikuspen estrategikoak aztertzen dituena. Lan honek joerak, sektore giltzarriak eta enpresen premia nagusiak identifikatzen ditu, tokiko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko helburuarekin. Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoa jaso du.
Txostenaren lorpen nagusiak hauek izan dira:
- Eskualdeko lan-merkatuaren erronka nagusiak detektatzea.
- Kontratazio-beharrak eta eskatutako profil profesionalak aurreikustea.
- Talentua erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia berriak proposatzea enpresa eta eskualde mailan.
- Prestakuntza eta enpleguaren arteko lotura estutzea.
Ondorio nagusiak honako hauek dira:
- Eskualdeko enpresek 365 pertsona berri kontratatzea aurreikusten dute 2025 eta 2030 bitartean; horietatik %65 2027a baino lehen.
- Hazkunderik handiena izango duten sektoreak hauek dira: Makineria eta Ekipoak eta Metal Mekanikoa, eta ondoren altzarigintza eta elikadura.
- Gehien eskatzen diren profilak honakoak dira:
-
- Mekanizazioko eta mantentze-lanetako teknikariak
- Produkzioko eta soldadurako langile espezializatuak
- Industria, mekanika eta elektrizitateko ingeniariak
- Automatizazio, kalitate eta logistikako teknikariak
- Informatikariak eta programatzaileak
- Administrazio eta merkataritza arloko langileak
- Baloratzen diren gaitasun teknikoak (hard skills):
-
- Programazioa
- Datuen analisia
- Proiektuen kudeaketa
- CNC makineriaren ezagutza eta mantentze mekaniko/elektrikoa
- Zeharkako gaitasun nagusiak (soft skills):
- Talde-lana
- Arazoak konpontzeko gaitasuna
- Egokitzeko eta etengabe ikasteko gaitasuna
- Enpatia eta erabakiak hartzea
- Bezero orientazioa.
- Eraldaketa digitala eta talentuaren kudeaketa dira erronka estrategiko nagusiak.
- Kontratatze-zailtasunaren batez besteko maila 10etik 8koa da, profil kualifikatuen eskasiagatik.
- Urolanprest eta prestakuntza-zentroetako lan poltsak dira enpresek gehien baloratzen dituzten kontratazio-iturriak.
- Enpresek gero eta prestasun handiagoa dute kolektibo zaurgarriak barneratzeko.
Iraurgi Berritzen-etik azpimarratu da azterlan honek “oinarri sendoa eskaintzen duela eskualdeko enplegu-politikak bideratzeko, lankidetza publiko-pribatua indartzeko eta gure enpresa-sarea etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen laguntzeko”.