2018-10-17

Eskualdatzea Merkataritza Sektorean

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaiaren inguruan 2 jardunaldi informatibo antolatu ditu azken asteetan. Jardunaldi zikloa 2 saio ezberdinetan egituratu da eta lehenbizikoa irailaren 27an ospatu zen Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. Lehen saioak, merkatarien erretiroa izan zuen hizpide eta bertan, erretiroa egoki kudeatzearen garrantzia aurkezteaz gain, kontutan hartu beharreko aldagai eta […]
2018-10-04

Ikastetxeetako Zuzendarien Lan Taldeak, adostu ditu ikasturte berrira begirako lan ildo nagusiak

Urriak 1ean bildu da bailarako 5 ikastetxeetako Zuzendarien lan taldea Iraurgi Berritzen agentziaren markoan. Urtero modura, lan bileraren helburua, 2017/18 ikasturtean garatutako proiektuen emaitzak baloratu eta ikasturte berrirako plangintzaren baitan adostasunak bilatzea izan da. Amankomunean adostutako lan ildoen artean: Azken urteetan martxan diren ELKARREKIN ERAIKITZEN eta ZTIM UROLA ERDIAN proiektuen kontsolidazioan lan egitea, beronen hedapenean […]
2018-10-03

Ekintzaileei beren eguneroko kudeaketan lagunduko dioten ezagutza dosiak antolatu dira

KLINK egitasmoaren baitan, hilero ekintzaileei beren enpresaren kudeaketan lagunduko dioten kapazitazio dosiak antolatzen dira. Irailean, mugikorreko aplikazioak nola erabili ikasteko ezagutza dosia antolatu zen. Formakuntza dosiak motzak eta praktikoak izaten dira, gehienez bi orduko iraupena izaten dutelarik. Hilero gai desberdinak lantzen dira, hala nola, Banakako Enpresarien eta Ondasun Erkidegoen kudeaketa fiskala, autonomoen lege berria, enpresak […]
2018-10-01

Enplegu eta Orientazio zerbitzuak enplegua sustatzen enpresa eta eragileekin elkarlanean

Iraurgi Berritzenen apustu estrategikoa izaten ari da enpresen eta enplegu zerbitzuaren arteko elkarlana eta zubilana egitea, enplegu sustapena indartzeko eskualdean. Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen Enplegu Zentroaren zerbitzuak 2018 urtean sektore desberdinetako 211 lan eskaintza kudeatu ditu irailarte: industrian (91), zerbitzuetan (99), eraikuntzan (7), lehen sektorean (3). Hautetatik % 28a IBren bitartez itxi direlarik. Industria sektoreari […]
2018-10-01

Irailean eskualdeko enpresa industrialei zuzendutako bi jardunaldi antolatu dira

Enpresa Gunean, eskualdeko enpresen berrikuntzarako kapazitazioa lan lerro estrategikoetako bat izanik, Ikasiz proiektuaren baitan urtean zehar sensibilizazio eta difusio ekintzak antolatzen dira enpresen proposamenei erantzunez. Irailean bi jardunaldi antolatu dira oso balorazio positiboekin eskualdeko enpresa industrialei zuzenduak, bata alderdi ekonomiko –fiskalaren eremuan eta bestea industria 4.0 teknologietan. Irailak 25ean, bereziki I+G+b eta berrikuntza teknologikoko proiektuak […]
2018-09-28

Bidelan programan izena emateko epea irekita

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, urriaren 15tik 23ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak […]
2018-09-27

2018 uda, Turismo jarduera Urola Erdian, datuak eta balorazioa

Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziatik kudeatzen den Urola Erdia eskualdeko turismo bulegoak (Loiolako Santutegia), 7.950 pertsona hartatu ditu 2018ko udako bi hilabetetan, uztaila eta abuztua. Iaz epe berdinean jaso ziren baino 645 pertsona gutxiago dira aurten hartatu direnak, orohar %7,5 gutxiago. Datu hotz honek lehen begiratuan egiten duen inpresio ezezkorrak baikortasunera bira ematen du […]
2018-09-21

Iraurgi Berritzenetik enpresentzako prestakuntza saioak

IRAURGI BERRITZENek, eskualdeko enpresen kapazitazioaren inguruan egiten ari den apostuaren baitan, urtean zehar hainbat sentsibilizazio eta difusioko jardunaldi antolatzen ditu, enpresen proposamenei erantzunez. Irailaren azken astean zehazki, eskualdeko industria-enpresei zuzentzen diren bi jardunaldi antolatu dira: bata arlo ekonomiko-fiskalekoa, eta bestea 4.0 industriako teknologien ingurukoa. Irailaren 25ean, “Kenkari fiskalak kudeatzeko operatiba” izeneko jardunaldia ospatuko da Azkoitiko […]
2018-09-20

Erretiroa Merkataritza Sektorean

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, jardunaldi zikloa antolatu du. Bi saio ezberdinetan egituratuko da eta lehenbizikoa irailaren 27an ospatuko da Azpeitiko Sindikatu Zaharreko lehen solairuan 14.30 eta 16.30 bitartean. Lehen saioak, merkatarien erretiroa izango du hizpide. Saioan zehar, erretiroa egoki kudeatzearen garrantzia aurkezteaz gain, kontutan hartu beharreko aldagai eta xehetasunak azalduko dira. Besteak beste, kotizazio urteak […]
2018-09-10

IDEIATIK ENPRESARA tailerraren 7. Edizioan izena emateko epea zabalik da

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa…) Planifikatu ostean, enpresa martxan […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia